2012/09/06

Mutriku, Aldundiari erreskatea eskatu dion lehen Udala

- GIPUZKOA

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 06/09/2012 11:49:00

Joseba Palenzuela alkateak azaldu duenez, Foru Aldundiarekin "udaberritik" ari dira hitz egiten.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

INFORMAZIO GEHIAGO (1)

Mutrikuko Udala (Gipuzkoa) Aldundiari erreskatea eskatu dion lehen Udala izan da, finantza konpromisoei aurre egiteko gai ez baita.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Joseba Palenzuela alkateak (Bildu) ez du "erreskate" hitza erabili, baina egoera ekonomikoari aurre egiteko helburuz udaberritik Foru Aldundiarekin hitz egiten ari direla aitortu du.
Alkatearen esanetan, "diru-bilketaren jaitsieraren ondorioz, egoera oso zailean gaude". Horregatik, "Aldundiaren esku" jarri dira, "elkarrekin konponbide bat topatzeko".
Palenzuelak ukatu egin du arazoak "unean unekoak" direla: "Baliteke orain lehertu izana, baina aspalditik ditugu, ez bakarrik azken 3-4 urteotan. Egiturazko arazoa da, lurraldearen banaketaren ondorioz".
"Herri guztiek ezin dutela industriagunea izan esan ohi da, baina herrian jarduera ekonomiko handia ez izateak baliabide ekonomiko propioak ez edukitzea dakarkio Udalari. Foru Aldundiaren funtsarekin dugun menpekotasuna oso handia da", ohartarazi du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...