GETXO

BERRIAK

BERRI POLITIKOAK

Eitb.com, Erredakzioa, 03/07/2012 14:13:00

Euskal Herria Bildu koalizio abertzaleak (ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba) baieztatu du Laura Mintegi idazle eta EHUko irakaslea izango dela lehendakari izateko hautagaia EAEko hauteskundeetan.

Bilbon egindako ekitaldi batean aurkeztu dute gaur Mintegi lehendakarigaia, Anjeles Iztueta 2001etik 2005era Hezkuntza sailburu izan zenak parte hartu duen ekitaldi batean (bera ere Getxon bizi zen hainbat urtetan) .  
 
EITB.com, Erredakzioa, 03/07/2012 
 
Biografia

Laura Mintegi Euskal Herria Bilduren lehendakarigaia.
Lizarran (Nafarroa) jaio zen Euskal Herria Bildu koalizio abertzalearen lehendakarigaia, Laura Mintegi, baina Bizkaian bizi da (Algortan). 

Historian lizentziatua eta Psikologian doktorea da, eta egun Hizkuntza eta Literatura Didaktikaren Sailean irakasle lanetan dabil EHUn. Euskaltzain urgazlea eta idazlea ere bada Mintegi, eta hainbat lan kaleratu ditu, tartean Sisifo maite minez, Legez kanpo eta Nerea eta biok.

lan horiengatik hainbat Literatura Sari bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria. Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, bai ikus-entzunezkoetan bai eta idatzizkoetan ere.

Azaroko hauteskunde orokorretan, bere burua Senaturako hautagai aurkeztu zuen, Amaiurreko Bizkaiko zerrendetan. Bigarren zegoen bertan, baina ez zen aukeratua izan. 1987 eta 1989ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan ere Herri Batasunako zerrendetan joan zen.

Gaztetatik hainbat mugimendu politiko, sozial eta kulturaletan aritu da. Egunkariaren Babes Taldean, Gernika Deialdian, Kulturaz Blai-n, euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan eta Euskararen Unibertsoan besteak beste.

Euskal Herriko Unibertsitateko errektoregai izan da bi aldiz. Euskaltzaindiko urgazle da 2006tik, eta 2004tik Euskal PEN klubeko presidentea.
 

BIDEOAK

  • El túnel del tiempo... Gran Bilbao. La noche de, Eitb.com, 27/06/2012. En nuestra sección viajamos al pasado gracias al cine, para descubrir lugares de  Algorta y Bilbao que ya no existen.


Filma: No es bueno que el hombre esté solo. 1973.

  • Getxo.Viajes-Eitb Nahieran, 22 de julio de 2007. 03:33 min.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...