2012/08/10

Pertseidak, "San Lorenzoren malkoak". Izar-jasarekin gozatzeko gida

Eitb.com, Erredakzioa, 10/08/2012 13:43:00

Igande gauean, “San Lorenzoren malkoek” zerua gurutzatuko dute 100 meteoro orduko maiztasunarekin. eitb.comek Pertseiden izar-jasa abuztuaren 12an jarraitzeko gida praktikoa eskaini nahi dizue.


Pertseidak, edo, 'San Lorenzoko malkoak'.

Urtero bezala, Pertseiden izar-jasak udako gauak animatzen ditu, “San Lorenzoren malkoak” izenarekin ere ezaguna den fenomeno astronomikoa.

Aurten, zerua 100 meteoro orduko maiztasunarekin gurutzatuko dute “malkoek”. Bizkaiko Astronomia Elkarteak adierazi duenez, abuztuaren 12ko eta 13ko gauen bitartean erakutsiko du aktibitate handiena izar-jasak, 22:00 eta 02:00-03:00k bitartean. Pertseidei buruz gehiago jakin nahi duzu? Ba al dakizu zein den ikuskizunarekin gozatzeko formarik onena? eitb.comek abuztuaren 12an izango den Pertseiden fenomenoa jarraitzeko gida praktikoa eskaini nahi dizue.

Zer dira Pertseidak?

Pertseida izena Perseus izar-multzotik dator, izan iheskorrek Perseusen puntu edo erraditzailetik datozela diruditelako. Urtero, garai honetan, Lurrak Swift Tuttle kometaren orbita zeharkatzen du. Kometa hori 133 urtero kokatzen da Eguzkitik hurbil, eta bertatik gertu igaro zen azken aldia 1992an izan zen. Lurra eta kometaren arteko topaketan, kometak uzten dituen tamaina desberdineko hauts partikulak (batzuk harea-pikor bat baino txikiagoak dira), lurrazaleko atmosferan sartzen dira abiadura handiarekin, izar herratuak sortuz.

Nora joan Pertseidak ikustera?

Orokorrean, onena toki ilun bat aukeratzea da, argi-kutsadurarik ez duena eta eraikin eta zuhaitzak bezalako oztopoetatik urrun dagoena. Behaketa, beste astronomia zale batzuekin ere konpartitu dezakezu. Bizkaiko Astronomia Elkarteak eta Arabako Astronomia Elkarteak Perseiden izar-jasarekin gozatzeko zenbait aktibitate antolatu dituzte.

Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroak (Madariaga Dorretxean), Bizkaiko Astronomia Elkartearekin batera, zenbait kanpo aktibitate antolatu dituzte behaketaren aurretik (22:00etan izango da) eta, gutxienez, hiru teleskopio erabiliko dituzte behaketarako.

Arabako Astronomia Elkarteak Garaiko parkea aukeratu du, Gasteiztik 12 kilometrora, izan-jasaren detailerik ez galtzeko. Behaketa 21:30ak inguru hasiko da eta zenbait teleskopio jarriko dituzte zaleen esku.

Donostiako Eureka! Zientzia Museoak Gipuzkoako astronomia zaleak fenomenoa behatzera joateko animatu ditu eta abuztuaren 11tik 12ra Uxuerako txangoa antolatu dute, Aranzadi Zientzia Elkartearen Astronomia departamenduarekin batera.

Zer eraman?

Pertseidak ikusteko ez da tramankulu berezirik behar, gure begiekin nahiko. Baina komenigarria da, lagungarria izan daitezkeen zenbait objektu eramatea, adibidez, zeruko mapa bat Perseus konstelazioa aurkitzeko baliagarria izango zaiguna. Izar-multzoak hiruki formako gorputza du, gorantz dauden bi hanka eta bi oin ditu, eta ezkerreko eskua altxatua du. Horretaz aparte, eroso egoteko, ondo legoke lozaku bat hartzea, burko bat, zapatila egokiak janztea eta berokiren bat eramatea. Nahiz eta uda izan, gauez tenperaturek behera egiten dutelako.

Zer egin ahal dut Pertseiden argazkiak lortzeko?

Kometa eta Meteoroen Behaketaren Espainiako Elkarteak, SOMYCk, 2009an argazkiak nola ateratzeko argibide bat publikatu zuen, eta bere webgunean eskuragarri dago. Adibidez, reflex kamera digital bat erabilita, komenigarria da argitasun handiko objektibo bat erabiltzea; eta tripode, aldatzeko bateria bat, kapazitate handiko txartela eta argazkiak automatikoki egiteko argazki kamera konfiguratzea lagungarria izango da. Argazkiaren kalitatea ahalik eta hobea izateko, argazki kameraren sentsibilitatea (ISO) konfiguratu beharko da eta gaueko zeruak eskatzen dituen esposizio baldintzetara egokitu (argi-kutsadura, hodeiak…).

"San Lorenzoko malkoei” argazkiak ateratzea anima zaitezte eta horiek gero eitb.comera bidali! Asko gustatuko litzaiguke zuek ateratako Pertseiden irudiak jasotzea!

Honekin lotutakoak:

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...