2012/08/10

100 urte pasa dira Bermeok zoritxarreko galerna bizi izan zuenetik

Eitb.com, 2012/08/04.
100 urte pasa dira, gehien bat bermeotarrak ziren 143 arrantzaleak galerna baten ondorioz bizia galdu zutenetik. Herriak omenaldia egingo die, artean gertatutakoa antzeztuta. (jatorriz gaztelaniaz)


Bermeoko 1912ko galerna azalduko digu dokumental batek

Eitb.com, 2012/08/06

Jabi Elortegik, 'Galerna, ekaitz ezezaguna' dokumentalaren zuzendari bermeotarrak, duela 100 urte Bermeoko 143 arrantzale hil zituen enbataren istorioa hurbildu nahi izan digu.

ETBk 'Galerna. Infernua Itsasoan' dokumentala eskainiko du laster

Eitb.com, 2012/08/10

Tragediaren ehungarren urteurrenean, galerna horrek sortu zuen ikara eta hondamendia gertutik bizitzeko aukera emango du 'Galerna. Infernua itsasoan' dokumentalak.

Dokumentalak arrantzaleen ikuspuntutik berreraikiko ditu galerna eta horren ondorengo momentuak ere. Tragediaren ezaugarriak eta nondik norakoak erakutsiko ditu, garai hartako marinelek zer nolako bizitza zeramaten azalduz.
Horrez gain, orduko segurtasun aukeren eta alarma emateko sistemen berri emango du; segurtasun premiaren eta lan egin beharraren arteko dilemak marinelei sortzen zizkien zalantzak azalduko dira eta zeukaten babes sozialaren falta izugarria garatuko da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...