2012/09/06

Nuclenorrek ez du Garoña ustiatzeko baimena luzatzea eskatu

-EPEA GAUERDIAN AGORTU DA



Eitb.com, ERREDAKZIOA, 06/09/2012 15:28:00


Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, segurtasun neurriekin betetzeagatik errentagarritasuna galtzen bada, zentrala "itxi egin beharko da".

ALBISTEAK (3)

Nuclenorrek ez du Garoñako zentrala ustiatzeko baimena luzatzea eskatuko, sektoreko "araudiaren inguruan dauden zalantzak" argitu arte,enpresak aditzera emandakoaren arabera.
Burgoseko zentralaren jabetza duen enpresak idatzia bidali du Industria Ministeriora, jarduera nuklearraren inguruan ezarriko diren baldintza berrien ondorioen informaziorik ez duelaesateko.
Idatzian esaten dutenez, "Garoñaren bideragarritasun ekonomikoaren inguruan dauden zalantzak argitzen direnean erabakiko du Nuclenorrek ustiatzeko baimena luzatzea eskatuko duen". 
Nuclenorrentzat, Garoñak baldintza teknikoak betetzen ditu "segurtasun eta fidagarritasun osoz aritzeko, Segurtasun Nuklearreko Batzordeak eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak behin eta berriz esandakoaren arabera".
Komunikatu batean, enpresak konfirmatu egin du arazoa araudiaren inguruko zalantzek bideragarritasun ekonomikoarekin lotuta daudelako, batez ere, azken hiru urteetako emaitzei begiratuta. Horrez gain, zentralak 120 milioi euroko inbertsioa behar du lanean jarraitzeko.
Enpresaren azalpenen arabera, teknikariek prest zeukaten luzapena eskatzeko dokumentazio osoa. Hala ere, Industria Ministeriotik esan dutenez, behin epea agortuta, ez dago eskaera egiteko aukerarik, Ministerioko Aginduak eskaera egiteko muga jartzen zuelako. 
De Andres: 'Errentagarria ez bada, itxi egin behar da'
Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiaren hitzetan, Garoñako zentralaren jarduera luzatzeko ezinbestekoa da segurtasun neurriak betetzea, eta segurtasun neurriekin betetzeagatik errentagarritasuna galtzen bada, zentrala "itxi egin beharko da".
De Andresen ustez, "segurtasun neurriak egunean jartzea errentagarritasunari kalte egiten badio, Garoña itxi egin beharko dute". 
2019 arte
Garoña ixteko agindua Jose Luis Rodríguez Zapateroren gobernuak eman zuen, ustiatzeko baimena 2019 arte berritzeko eskaera egin ostean. Aurretik, Segurtasun Nuklearreko Batzordeak ustiatzeko baimena 10 urtez luzatzearen aldeko txostena egin zuen.
Gobernu aldaketaren ostean, Industria ministro berriak Batzordeari galdetu zion ea ixteko agindua atzera botatzeko oztoporik zegoen. Otsailean, oztoporik ez zegoela erantzun zuen Segurtasun Nuklearreko Batzordeak, egungo baimenaren mugak eta balditzak aldatu eta berrikuntzak eginez gero. 

Berri gehiago


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...