2012/09/06

EBZk Espainaren zorra erosiko du erreskatea eskatuz gero

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 06/09/2012 15:28:00



Mario Draghi Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidenteak iragarri du denbora askoan espero zen neurria.

  • Mario Draghi Europako Banku Zentralaren (EBZ) presidentea.
Europako Banku Zentralak (EBZ) estatuen zorra erosiko du bigarren mailako merkatuan, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.
"Gaur erabaki ditugu moneta alorrean, bigarren mailako merkatuan, Euroguneko estatuekin egingo ditugun ekintzak", adierazi du Draghik EBZren Gobernu Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan.
Draghiren esanetan, Euroguneko bonoen erosketak "estatuen bonoen merkatuaren zailtasunak" konponduko ditu. Bonoen merkatuaren egoera horren erruduna "oinarririk gabe" euroaren biziraupena zalantzan jarri duten inbertsoreek eragin dutela gaineratu du. Euroak ez duela "atzera bueltarik" esan die EBZren presidenteak "euroeszeptikoei eta euroaren kontra daudenei".
Egitasmo hori prezioen egonkortasunari eusteko konpromisoaren baitan kokatu du Draghik, eta EBZ bere erabakiak hartzeko erakunde "independentea" dela azpimarratu du.
Baina EBZk esku hartzeko, politikariek "irmotasun handiz" jokatu beharko dute, zerga alorreko egonkortasuna lortuz eta egiturazko erreformak eginez.
Gainera, EBZrentzat "beharrezkoa" da, bonoak erosi ahal izateko, laguntza eskatzen duten gobernuek ezarritako baldintzak betetzea "goitik behera".

Informazio gehiago




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...