2012/08/08

Zara arropa denden jabea, munduko hirugarren pertsonarik aberatsena

Bloomberg indizearen arabera

Amancio Ortega, munduko hirugarren pertsonarik aberatsena

Eitb.com, Erredakzioa, 07/08/2012 09:51:00

Carlos Slim telekomunikazioen enpresaburu mexikarra munduko pertsonarik aberatsena da. Bigarrena, Bill Gates Microsoft konpainiako burua da.


Amancio Ortega, Zara arropa denden jabea.
Amancio Ortega, Zara arropa denden jabea, munduko hirugarren pertsonarik aberatsena da 46.600 milioi dolarreko aberastasunarekin (38.000 milioi euro) Bloomberg indizearen arabera.

Krisia izanagatik ere, 76 urteko galiziarraren aberastasuna % 32 hazi da aurten.

Era honetan, Warren Buffeten, inbertsioen Berkshire Hatthaway enpresako presidentearen, dirutza gainditu du (37.150 milioi euro).

AEBetako Bloomberg indizea informazio ekonomikoan espezializatua da eta munduko aberastasun handienak neurtzen ditu. Ortegaren hazkundea nabarmendu du oraingoan, batik bat, Txinan eta hazten ari diren merkatuetan lortzen ari den arrakastarengatik.

Forbes zerrendarekin alderatuta, indize hau egunero eguneratzen da eta aberatsen akzioek burtsan lortzen duten kotizazioa hartzen du kontutan.

Zerrendako burua Carlos Slim telekomunikazioen enpresaburu mexikarra da eta Ortegak baino 22.500 milioi euro gehiago ditu. 

Bigarrena, Bill Gates Microsoft konpainiako burua da, 51.100 milioi euroko aberastasunarekin.

Inditexeko sortzaileak 3.000 denda baino gehiago ditu mundu osoan zehar, eta joan den ekainaren 13an, Europako aberatsena bilakatu zen, Ingvar Kamprad Ikeako jabearen aurretik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...