2012/08/08

Tongariro sumendia esnatu egin da, 115 urtez bare egon eta gero

Foto: zealand-tour.ru
Argazkia: zealand-tour.ru

Uhartearen iparraldean dagoen sumendi honek kilometro bateko altuerara jaurti ditu harriak. Errautsa 6.000 metroko altueratik gora sakabanatu du.
Eitb.com, 2012/08/07



Informazio gehiago:

115 urte eta gero sumendia itzartu da

Irratiko Kiwia bloga, Izaskun Ellakuriaga, Auckland, 2012-08-07 

Tongariro parkeko sumendia gaur goizaldean itzartu da; abuztuaren 6ko gabeko 11.50ean. Azkenengo 1897an izan zan erupzinoan, orain dala 115 urte. Tongariro Zelanda Berrian gehien bisitatzen dan parke naturala da (Askok egiten dabe Tongariro Alpine Crossing egun bateko  ibilbidea). Sumendian zehar dagoen ibilbideak turista eta bertoko mendizale asko erakarten dauz urtero.
Chateau Tongariro
Orain dala egun gitxi Zelanda Berriko iparraldean beste sumendi batek be eztanda egin dau; White Island uhartekoak. Eztanda txikitxoa izan zan, eta ez eutsien garrantzia handiegirik emon. Tongarirokoak ohiartzun handiagoa euki dau. Ulertzekoa be bada: bisitatuenetako natur parkean gertatu da, bizileku batzuk ebakuatu egin behar izan dabez, hegaldi batzuk bertan behera geratu dira, errepideren batzuk zarratu egin dabez...

Ez dago irudi asko Tongariro sumendiaren erupzinoaz. Beheko bi argazkiak Zelanda Berriko albiste webgune batetik jaso dodaz. 

Informazino gehiago, TVNZ telebistaren webgunean be jaso leiteke. Lehen argazkia, barriz, garagarrilean Zelanda Berrian zehar egin dodan bidaian ataratakoa da. Argazkiko eraikina Chateau Tongariro hotela da.
Tongariro sumendia itzartu da        Tongariro sumendia

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...