2012/08/03

Katalanek ikus dezaten Espainia zenbat kostatzen zaien segunduro

Sarrera hau Lander Arbelaitzek idatzi du / Abuztua 3, 2012
Atala: Aktibismoa sarean,Politika
Espolimetre.cat webgunea
Espolimetre.cat webgunea

Martxan da Espolimetre.cat kontagailua, “Kataluniari uneoro Espainia zenbat kostatzen zaion erakusteko tresna”. Kataluniako Generalitateak emandako datuetan (PDF) oinarritzen da kalkulagailua, eta segunduro estatu espainiarrera ondoren itzultzen ez diren 698€ doazela kalkulatu dute.

Erabiltzailea webgunean sartzen den unetik Katalunia pairatzen ari den expolio (edo lapurreta) fiskala erakusten du oso era bisualean. Horrez gain, webguneak erakusten du euro kopurua zenbat den eguna hasi denetik, urte hasieratik, eta baita 1986tik ere, datu ofizialak bildu zituzten lehen urtetik. El Espolimetre, Salvador Cardús soziologoak zuzenduta independentziaren hautua indartzeko proiektuetako bat da, eta “noiz arte itxaron behar dugu?” galdetzen dio guneak erabiltzaileari. ”La Fábrica” izeneko ekimena arduratu da webgune hau egiteaz eta proiektu laborategi gisa definitzen dute bere burua. Bertan hainbat alorretako ehundik gora profesionalek hartzen dute parte, esan bezala, Salvador Cardúsen gidaritzapean. Ekimen zehatzetan ari dira lanean.

Espolímetreren kasuan, gaur aktibatutako webguneaz gain, Android eta iPhonerako aplikazioak sortuko dituzte, eta beste webgune eta blogetan kontagailua txertatzeko aukera gehituko diote. La Fábricatik adierazi dutenez, expolio fiskalaren kontagailua fisikoki nonbait presente jartzen saiatuko dira, Kataluniako hiriren bateko leku ikusgarri batean.

PD: Bide batez, artikulu hau idazten igaro dudan denboran, 400.000 eurotik gora joan dira Ebrotik behera…

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...