2012/08/02

Gradu bat igo da Bizkaiko itsasoko ura 30 urtean

INGURUMENA
Imagen de una costa bañada por el mar Cantábrico.
Argazkia:publico.es

Klima aldaketaren ondorioak nabariak dira, baita Euskal Herrian ere. Hiru hamarkadetan gradu bat berotu da Bizkaiko itsasoko ura, EHUko irakasle talde batek egindako ikerketaren arabera. Aldi berean, itsas habitatean hori aldaketa handiak sortzen ari dela ohartarazi dute. 

Berria.info   2012-08-02 - 12:46:20


EHUko Itsas Bentoseko taldeko irakasleek egindako ikerlan baten arabera, 30 urtean batez beste gradu bat berotu da Bizkaiko itsasoko ura. Horren ondorioz, itsas landaredian aldaketa garrantzitsuak jazotzen ari dira. Esate baterako, adaburuko algak desagertzen ari dira pitinka-pitinka. Adaburuko algak lurreko zuhaitzen parekoak direla nabarmendu dute ikerketa egileek.

Irakasleek adierazi dute algak oso hauskorrak direla klima aldaketaren ondorioen aurrean. EHUko ikerketa Estuarine, Coastal and Self Science aldizkarian argitaratu dute.

==========================
eitb.com, ERREDAKZIOA, 02/08/2012 20:53:00

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...