2012/08/08

Supermerkatuen ondoan dauden kontainerrak giltzapetuko dituzte Gironan

Osasuna

Eitb,com, Erredakzioa, 07/08/2012 17:16:00

Trukean, laguntza eskatzen dutenek jakiz beteriko “urgentziazko otzara” bat jaso eta gizarte-laguntzaileen babesa izango dute.


Jendeak egoera txarrean dagoen janaria hartu ez dezan, Gironako Udalak supermerkatuen inguruan dauden zabor-ontziak giltzapetzeko egitasmo bat jarri du martxan, eta, trukean, jakiz beteriko otzara bat jasoko dute.

Proiektua aurrera eramateko, Udalak Condis, Bonpreu eta Novadenda supermerkatuen laguntza jasoko du, Elikagaien Distribuzio Gunean epez kanpo egoteko denbora gutxi falta zaizkien elikagaiak oparituko dituztelako.

Eduardo Berloso Gizarte Zerbitzuko zinegotziak azaldu duenez, supermerkatuen inguruan dauden zabor-ontziak giltzapetuko dituzte, “zaborrarekin nahastuta dagoen janaria eraman ezin ahal izateko”.

Anonimatua ziurtatuta

Dena den, laguntza eskatzen dutenek jakiz beteriko “urgentziazko otzara” bat jaso eta gizarte-laguntzaileen babesa izango dute trukean. Gainera, gizarte-laguntzaileek kasu bakoitzaren jarraipen bat egingo dutela azaldu du Berlosok.

Horrez gain, zerbitzu horren erabiltzaile guztien anonimatua gordeko dela ziurtatu du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...