2012/08/31

Abuztua hilabete 'oso lehorra eta beroa' izan da, Aemeten arabera



METEOROLOGIA

Eitb.com, ERREDAKZIOA, 31/08/2012 17:02:00

Orokorrean, prezipitazioak "oso urriak" izan dira, Isabel Castellanos metereologoaren iritziz. 


Abuztua hilabete “oso lehorra eta beroa” izan da Euskadin, eta nahiz eta azken egun hauetan euria egin duen, sargoria eragin duten tenperatura máximo historikoak izan dira hilabete honetan, Aemet Estatuko Meteorologia Agentziak azaldu duenez.


Isabel Castellanos Aemeteko metereologoak Eferi azaldu dionez, abuztua oso lehorra eta beroa izan da. Forondako aireportuan gehienezko tenperatura historikoak neurtu dira, abuztuaren 10an izandako 40,8 graduak, adibidez. 


Halaber, Arabako Amurrion eta Leza herrietan 41,3ko eta 40,1eko tenperaturak bizi izan zituzten, hurrenez hurren, eta Orozkon (Bizkaia) 43,1 graduraino heldu ziren.

Prezipitazio “oso urriak”


Donostian, adibidez, 36,7 gradu izan dituzte, nahiz eta ez den 2003. Urteko maximora heldu, urte horretan 38,6ko tenperaturak “jasan” behar izan baitzitutzen. Balmasedan, berriz, 42,9ko temperatura izan zuten, eta Loiuko aireportuan 36,2.


Orokorrean, prezipitazioak “oso urriak” izan dira EAEn, eta uda lehor bat bezala kontsideratu daiteke, Castellanos metereologoaren iritziz. Dena den, azken egun hauetan euri dexente egin du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...