2012/08/31

Bankiak lehenengo seihilekoan 4.448 milioi euroko galerak izan ditu


FINANTZA KRISIA


Eitb.com, ERREDAKZIOA, 31/08/2012 19:51:00

Finantza erakundea maiatzean nazionalizatu zuten, krisi sakon baten ondorioz.

  • Bankiak lehenengo seihilekoan 4.
    Bankiak lehenengo seihilekoan 4.448 milioi euroko galerak izan ditu
Bankia finantza erakundea (maiatzean nazionalizatu zuten, krisi sakon baten ondorioz) 2012ko lehenengo seihilekoa 4.448 milioi euroko galerekin itxi du, Espainiako bankuen historiako zifrarik altuenetako batean.
Iazko epe berean Bankiak 205 milioi euroko irabaziak izan zituen.  Balioen Merkatuko Estatuko Batzorde Nazionalak emandako informazioaren arabera, interes-marjina 1.704 milioi eurora heldu da, % 34 gehiago. 
Balantzean dauden bezeroen errekurtsoak, bezeriaren gordailuak hartzen dituenak, negoziatu daitezkeen balioen zorrak eta mendeko pasiboak37.617 milioi euro jaitsi ziren. 
Jose Ignacio Goirigolzarri buru den erakundeak 7.500 milioi euroko diru-kopurua lortu zuen. 
Ia 7.000 milioi euro irten ziren gordailuetatik uztailera arte
Konfiantza krisiak Bankia nazionalizatzea eragin zuen, eta, ondorioz, gordailuetatik diru-kopuru handia irten zen: uztailera arte 6.921 milioi euro. 
Kontu korronteei eta aurrezki kontuei dagokionez, erakundeak 3.268 milioi galdu zituen, eta bistako gordailuetan 6.388 milioi euro guztira. Zifra horiek igo egin ziren beste partida batzuengatik, bezeroen gordailuetako zor-agirietan inbertsioak egiteagatik berriz. 


Eurotaldeak Bankia azaroan onbideratzea espero du

Euroguneko Finantza ministroek ostiral honetan azaldu dutenez, Bankiako emaitzak erakundeak “tentsiopean” jarraitzen duela argi utzi dute, eta Gobernuak bankuek berregituratze plana urrirako prest izatea espero dute, Europako funtsen birkapitalizazioa urrian egiteko. 

Eurotaldeak ohar batean esan du urteko lehenengo sihilekoaren Bankiaren zifrek 100.000 milioi eurorainora iritsi daitekeen laguntzaren garrantzia berretsi dute, “Espainiako bankuen sektoreari berehalako laguntza emateko".
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...