2012/07/23

Sua Alt Emporda kiskaltzen ari da, Gironan, eta lau pertsona hil ditu. 2012/07/22-23

n0mada, 

Baso sutea

Eitb, Erredakzioa, 23/07/2012 11:05:00

19 zauritu daude; bat oso larri, gorputzaren % 80 erreta baitauka. Lurretik 80 talde ari dira sutea itzaltzeko lanetan eta dagoeneko 13.000 hektarea inguru erre dira.


Igandean, 13:00ak aldera, La Jonqueran (Girona) piztu zen sua zela eta Alt Emporda (Girona) eskualde osoan etxetik ez irteteko agindua kendu du Kataluniako Gobernuak. Hala ere, inguruko 17 herri hauetan debekua ez kentzea erabaki dute: Agullana, Jonquera, Darnius, Boadella d'Empord, Terrades, Vilanant, Avinyonet de Puigventós, Vilafant, Figueres, Llers, Pont de Molins, Biure, Masarac, Cabanes, Sant Climent Sescebes, Capmany eta Cantallops.

AP-7 autobidea goizaldean ireki dute iparralderako noranzkoan, baina itxita dago La Jonqueratik Borrassera , hegoalderako noranzkoan.

Momentuz, lau pertsona hil dira sutearen ondorioz. Hildako bi frantziarrak dira, gizonezko bat eta 15 urteko nerabea. Autoan zihoazen N-620 errepidetik, Portbou inguruan, eta sugarrek inguratu dituztenean, autotik atera dira eta bere burua itsasora bota dute. Beste 15 pertsonak ere salto egin dute, eta zauriak izan dituzte.

Gainera, atzo topatu zuten eta gorputzaren % 80 erreta zuen 64 urteko herritar frantziarra ere hil egin da, Vall d'Hebron (Bartzelona)ospitalean, egindako zauri larrien ondorioz. Beste pertsona bat, adinduna, Llersen hil da bihotzekoak jota.

Generalitateko Osasun sailak adierazi duenez, zortzi pertsonak ospitalean jarraitzen dute sutea egin dituzten zauriak direla eta.

Esquadra Mossoek Estanys de Capmanyko udalekuak hustu behar izan dituzte, eta bertan zeuden 74 adingabeak eta 17 helduak Sant Climent Sescebeseko armadaren egoitzara eraman dituzte. 

13.000 hektarea, erreta

Suteak 13.000 hektarea inguru erre ditu eta kontrolik gabe hedatzen ari da.
Felip Puig Barne kontseilariak hedabideei egindako adierazpenen arabera, Llersetik Avinyonetera doan suteak 20.000 edo 30.000 hektarea erretzeko gaitasuna dauka.

Suteak orduko sei kilometroko abiaduran aurrera egiten ari da, eta bost metroko sugarrak daude. Generalitateko 320 suhiltzaile jo ta ke lanean ari dira sua itzaltzeko, baina ez dute aireko laguntzarik, haizeak helikopteroak eta hegazkinak martxan jartzea oztopatzen duelako.

Sua itzaltzeko taldeak

Larrialdietako Armadako Unitateak (UME) 150 pertsona eta baliabide mugigarriak bidali ditu sutea itzaltzen laguntzeko. Laguntza hori gauean iritsiko da Jonquerara eta bihar antzerako beste laguntza talde bat gehituko zaie.

Juan Diaz Cruz Barne Ministerioko Babes Zibileko eta Larrialdietako zuzendariak Espainiako Gobernuak Kataluniakoaren eskaerari erantzunda bidalitako laguntza koordinatzen ari da.

Errepideak, itxita

Suteak sortutako ke handiak Abiadura Handiko Trenari ere eragin dio, Frantziako muga zeharkatzen duen tunelari, hain zuzen, eta Figueres eta Perpiñan arteko trenen zirkulazioa eten egin behar izan dute.

Sutearen ondorioz, hainbat errepide ere itxi dituzte, tartean D900 eta A9 autobideak, Perpiñan eta Figueres artean.

El Punt Avui, 23/07/12 02:00 - La Jonquera / Portbou,  G. Pladeveya / Ò. Pinilla,



Cataluña: Imagen satélite (23.07.2012) de los incendios en el Alt Empordà. Troposfera.org.
http://lance-modis.eosdis.nasa.gov/imagery/subsets/?subset=AERONET_Barcelona.2012205.terra.250m.jpg

 

Daniel EgiptoaRoma

Daniel EgiptoaRoma



Daniel EgiptoaRoma

A d'alt, gent abandonant els cotxes i baixant muntanya avall fugint del foc. Foto: J. GUBERT .
vilaweb.cat

Cavalls i burros d'una granja de Biure fugint esperitats de l'incendi. Foto: LLUÍS SERRAT. El Punt Avui, 2012/07/23

Martolas 1h
Huele a humo dentro de la oficina. Mirad como está Barcelona, 23/07/2012: pic.twitter.com/7J4WldM3

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...