2012/07/19

Bi itsasontziren eraikuntza bukatzeko kontratua lortu du Navalek

Ontziolak

Eitb.com, Erredakzioa, 19/07/2012 10:59:00

Enpresak hilero 30 eta 142 langileri eragiten dion Lan Erregulazio Txostena martxan jarrita dauka 2010eko apiriletik.

Barku baen eraikuntza Navalen.

Egoera ezin txarragoa zenean, soilik ontzi bat eraikitzeko konpromesuarekin eta plantillari eragiten dion lan erregulazio prozesu batekin, La Navaleko ontziolak bi itsasontziren eraikuntza bukatzeko kontratua lortu du, Astilleros Sevillak porrot egin eta gero, horien eraikuntza bukatzeke utzi ostean, gaur El Correok informatu duenez.

Andaluziar enpresaren porrotaren ondorioz, ontziak eraikitzeko abala eman zuen Banco Santanderrek horien eskubideak lortu ditu, eta orain Sestaoko enpresarekin kontratuaren azken xehetasunak adosten ari da. La Naval Vigoko Astilleros Vulcanoren aurretik geratu zen bi ontzien eraikuntzarako eskubideak lortzeko borrokan.

Petrolio plataformentzako bi babes-ontzi eraikiko dituzte, 88 metro luzeerakoa eta 4.700 tonakoa. Ontzi horien tamaina ontziola horretan ohituta daudena baina askoz txikiagoa da. Alderatzeko, momentu honetan Jan de Nul armadore belgarrarentzako eraikitzen ari diren “fall pipe” ontziaren luzeera beste biena baino bi aldiz luzeeagoa da.

“Tax lease”

Enpresaren egoera ekonomikoa oso delikatua da gaur egun, hilero 30 eta 142 langileri eragiten dion Lan Erregulazio Txostena martxan jarrita baitauka 2010eko apiriletik. Nahiz eta kontratu berriak lan egiten jarraitzeko aukera emango duen, ez du ematen beste erregulazio prozesurik etetea lortuko duenik.

Kontratazio horrekin Espainiako ontzioletan urtebetez egon den kontratu etenaldia apurtu da. Egoera hori Europar Batasunak “Tax Lease” finantziazio sistema ezabatzea erabaki ondoren sortu da.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...