2012/07/27

Artikoa, atzera bueltarik gabeko puntuan

Carlos M. Duarte, Espainiako Ikerketa Zientifikoetako Kontseilu Goreneko Ikerketa irakaslea| 2012-07-26  
Artikoko izotzaren urtzea azeleratzen ari da
Artikoko izotzaren urtzea azeleratzen ari da

Groenlandiako izotzaren urtze azeleratuaren albistea munduko hedabide askok jaso ostean, Carlos M. Duarte ozeanografoak El País egunkarian analisia idatzi du. Bertan dio albisteak harridura sor badezake ere, ez dela gertaera isolatua. Artikoaren urtze fasea atzera bueltarik gabeko puntuan egon litekeela dio. Ondoren zenbait pasarte hautatu euskaratuta.

"Ezohiko gertaera baten aurrean gaude, ziurrenik ehundaka urtean gertatu ez dena, baina akatsa litzateke gertaera isolatu gisa hartzea. Orain hamar egun besterik ez, Petermann glaziarretik 70 kilometroko luzera duen izeberga askatu zen. Gaur egun Ozeano Artikoaren gainean flotatzen duen izotz plataformaren tamaina azken 20 urteetako batazbestekoa baino 1,9 milioi kilometro koadro gehiago txikitu da. Oraindik hilabete eta erdi falta da uda sasoia amaitzeko".
(...) 

"Groenlandiako urtzearen abiadurak harritu gaitzake, baina zaila da sorpresa adieraztea Artikoaren urtzearen azelerazioak daraman bidearekin. Bere kausak zein izan daitezkeen galdetzea, zientziak aldaketa klimatikoari buruz ematen digun arrazoiketa eta gero, ergelkeria da".

"Froga hauek guztiek erakusten dute Artikoko urtzea, aldaketa klimatikoak bultzatua, aldaketa fase latz batean sartu dela, eta baliteke atzera bueltarik ez duen puntura iritsi izana".
(...)

"Negutegi efektua eragiten duten gasen emisioak ez baditugu txikitzen, gure etorkizuna eta gure seme-alabena konprometituko dugu, jada egin duguna baino gehiago. Ez dugu, erortzen ari denarekin, ekaitz perfektuago bat behar".

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...