2012/07/27

EAEn % 7,7 hazi da langabezia, eta Nafarroan, % 1,44 bigarren hiruhilekoan (mapa eta infografia)

Bigarren hiruhilekoko datuak

Eitb.com, Erredakzioa, 27/07/2012 11:10:00

Euskadik Estatuko laugarren hazkunde handiena izan du, baina langabezia tasa txikiena duen erkidegoa da.

tasa-paro-epa-02-2012-datos.jpg
Mapa de paro por CCAA. Remo   27 de julio de 2012 | 12:16. El blog salmón
Langabezia tasa 12 erkidegotan hazi da urteko bigarren hiruhilekoan, tartean EAEn eta Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak (INE) gaur publikatutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (EPA) arabera.

Hain zuzen ere, Euskadik laugarren hazkunde handiena izan du (% 7,7koa, aurreko hiruhilekoko datuekin alderatuta). Aurretik Melilla (% 31,89), Errioxa (% 14,16) eta Ceuta (% 11,70) daude.

Guztira 151.000 pertsona daude lan gabe EAEn.

Iazko epe bereko datuekin alderatuta, langabezia % 23,44 (28.700 pertsona) igo da.

Nolanahi ere, Euskadiko tasa Estatu osoko txikiena da oraindik (% 14,56koa; Estatuaren batez besteko % 24,63ren aurrean).

Lurraldeka, hazkunde handiena Bizkaian jazo da (% 15,77). Guztira 85.900 langabe ditu.

Araban % 14,76 igo da (23.400 langabe guztira), eta Gipuzkoan % 12,50 (41.800).

Nafarroan, 51.000 pertsona daude lan gabe, biztanle aktiboen % 16,41.
Aurreko hiruhilekoko datuekin konparatuta, langabezia % 1,44 (700 pertsona) hazi da, eta % 27,98 (11.100 pertsona) iazko epe bereko datuekin alderatuta.
evolucion-paro-espana-provincias-sm.jpg
La marea negra del paro asola España desde el sur al norte (infografía). Remo   17 de mayo de 2012 | 19:16. El blog salmón.


Informazio gehiago
 Erlazionatutako edukiak:

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...