2012/07/29

Mundu mailako hacker eta segurtasun-adituak Indian bilduko dira gaur

'Ziber-erasoak' Interneten

Eitb.com, Erredakzioa, 29/07/2012 09:56:00

Nazioarteko Hackers Biltzarra hartuko du New Delhik igande honetan. Bertan bildutakoek ezagutzak partekatuko dituzte, eta Anonymousen 'ziber-erasoak', besteak beste, izango dute aztergai. 


Anonymousek hainbat Gobernuetako webguneak hackeatu ditu.
New Delhi hiriak (India) Nazioarteko Hackerren Biltzarra hartuko du igande honetan, "ekitaldi berezia", antolatzaileen hitzetan. Bertan mundu mailako hackers eta Interneteko segurtasun-adituak bilduko dira. Hainbat herrialdetik etorritako hizlariek azken ezagutzak partekatuko dituzte. 
 
Halaber, gaurkotasun handia duten gaiak izango dituzte mintzagai, Interneteko segurtasun falta, 'ziber-erasoak' eta Anonymous taldeak Gobernuetako webguneen aurka egindako erasoak, besteak beste.

Antolatzaileen arabera, biltzarra "hackerren eta segurtasun-adituen arteko eztabaida irekia bihurtu nahi dugu, sarean segurtasun arloan dagoen zuloa ixteko, eta, ondorioz, Internet esparru seguruagoa izan dadin".

Informatikan eta Interneteko segurtasunean mundu mailan potentzia handia da egun India


No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...