2012/07/04

Hiru dimisio Barclaysen, interes-tasa manipulazioagatik

Libor tasaren eskandalua

Bob Diamond, Jerry del Missier eta Marcus Agius Barclays konpainiako buruek dimisioa aurkeztu dute, Londresko banku arteko merkatuan gordailuetarako eskainitako interes-tasa (LIBOR) manipulatzeagatik.


Eitb.com, Erredakzioa, 04/07/2012 09:34:00

Bob Diamond Barclays konpainiako kontseilari delegatua.
Bob Diamond Barclays konpainiako kontseilari delegatuak dimisioa aurkeztu du astearte honetan, Londresen ezartzen den Libor bankuen arteko interes-tasaren manipulazioak piztutako eskandaluaren ondoren. Ohar batean azaldu duenez, ''kanpotik eragindako presioengatik'' eman du dimisioa.

60 urte ditu eta Erresuma Batuko bankaririk aberatsenetako bat da Diamond. 105 milioi liberako (130 milioi euro) dirutza duela kalkulatzen dute. Londreseko burtsako enpresetako buruen artean, soldatarik handiena duen kontseilari delegatua da.

Ez da izan azken 24 orduetako dimisio bakarra, ordea. Astelehen honetan Marcus Agius konpainiako presidenteak eman du dimisioa, eta, Diamonden ondoren, Jerry del Missier konpainiako operazio zuzendariak utzi du kargua.

Joan den astean piztu zen eskandalua. Erresuma Batuak eta AEBak 360 milioi euroko isuna ezarri zioten Barclaysi 2005a eta 2009a bitartean Liborra era Euribor Europako bere baliokidea manipulatzeagatik. Badirudi, 2008ko krisian murgilduta zirela, interes tasa beren mesedetan manipulatu zutela, sendotasun irudia emateko.

Gertatutakoa ikertzeko Parlamentuan batzorde berezia sortuko duela iragarri zuen atzo David Cameronek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...