2012/07/03

Garoñako zentral nuklearra sei urte gehiago egongo da zabalik; 2019. urtera arte


Burgoseko Santa Maria Garoñako zentral nuklearra.
Eitb.com, Erredakzioa, 03/07/2012 10:46:00


Industria Ministerioak hartu du erabakia. Zentralaren arduradunak beste sei urtez jarduteko baimena jaso du eta 2019. urtera arte zabalik jarraituko du Garoñak.

Garoñak beste sei urte gehiago irekita jarraitzeko baimena jaso du eta Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu du dagoeneko.

Industria Ministerioak hartu du erabakia, joan den otsailaren 17an Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentralaren bizitza luzatzeko arazorik ez zegoela berretsi ostean.

Estatuko Aldizkari Ofizialean jasotako xedapenaren arabera, Espainiako energia hornidura iturriak dibertsifikazioan oinarritu behar dira. Ildo honetan, erabilgarri dauden guztiak erabili behar direla dio, are gehiago, Espainiak energian atzerriarekiko duen menpekotasunagatik. Energia nuklearra dibertsifikazio horretan lagungarri dela gaineratu du Industriak.

Halaber, 2011. urtean, jatorri nuklearreko elektrizitateak Espainiako elektrizitate eskaeraren % 20 asetzen zuela nabarmendu du.

Elektrizitatearen sektoreak zor handiak dituela dio, zehazki, 24.000 milioi eurokoak, eta areagotu daitezkeela ohartarazi du egoerari irtenbidea bilatu ezean.

Azkenik, Garoña sei urtez zabalik izateak ekonomiari onurak ekarriko dizkiola esan du Industriak, besteak beste, enpleguari eta zerga-bilketari dagokionez. Egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, honek arreta berezia behar duela ondorioztatu du.


Albiste gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...