2012/07/04

Emmi enpresa suitzarrak Kaikuren kontrola eskuratu du

Emmi talde suitzarrak Kaiku korporazioaren kontrola eskuratu du, haren kapitalaren %66 erosi eta akziodun nagusia bihurtuta. Orain arte Kaikuren akzioen %42 zuen Emmik. Nafarroako Rural Kutxa, Socade, Ezten eta Kalitatea akzionisten partizipazioak erosita heldu da %66 izatera.
Kaiku.es

Kaikuren akzioen bigarren zatirik handiena Ekarpen elkarteak izango du, kapitalaren handiagotzea formalizatzean akzioen %15 izango baitu. Kutxabank, Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioak dira elkarte horretako kide.

Kaiku taldeko fabriketan 1000 lagunek egiten dute lan, eta aurten 320 milioi euro fakturatzea espero du.

Jatorria: Argia.com2012-07-04 

Informazio gehiago




 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...