2012/06/23

Udako solstizioan fenomeno bitxia gertatzen den bi leku: Mendiluzeko Kromlechan eta Antiguako baseliza

Mendiluzeko Kromlechan (Entziako mendilerroan, Agurain, Araba) eta Antiguako baselizan (Zumarraga, Gipuzkoa) egon gara. Eguzkia punturik gorenean dagoenean, argi ikusten da behatoki astronomikoak izan zirela.
Eitb.com, 2012/06/23

ARGAZKIAK
http://salvatierra-agurain.es/solsticio_verano_mendiluce.html  
http://mw2.google.com/mw-panoramio/photos/medium/44177202.jpg

Antiguako baseliza korutik

 "Antiguako" Andra Mariak gure iraganaren testigantzen lilura osoa gordetzen du. Ziurraski jatorriak XII-XIII.mendeetan errotzen dituen Eliza honen inguruan bere eraikuntzarekin loturik dagoen legenda sortu da. Ahozko tradizioak dioenez, santutegia eraikitzeko erabilitako harriak jentilek jaurtiki zituzten Aznabarretatik, Aizkorriko mendilerroaren gainetik igaroaraziz. Ezin ahaztu, bada, "jentilak" Euskal mitologiako erraldoiak zirela, indar izugarria zuten izakiak hain zuzen. Kontaketa zaharrek ziotenez, trikuharri, kromlech, menhir eta dorre-etxeak haiek eraikiak ziren eta gainera, herri honetako hainbat elizaren jatorria izugarrizko boterea zuten arkitekto berezi hauei lotuta agertu zaigu. Iturria: http://bertan.gipuzkoakultura.net/bertan2/bertan/eus/15.php

http://mw2.google.com/mw-panoramio/photos/medium/44177197.jpg

Antiguako baseliza koru aldera

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...