2012/06/22

Bankuen erreskatea gaur eskatuko dutela iradoki du De Guindosek


Eitb.com, 22/06/2012 10:10:00
Adierazi duenez, "berehala" bidaliko dute bankuak kapitalizatzeko laguntzaren eskari formala.
  • Erreskatea gaur eskatuko dutela iradoki du De Guindosek.
Luis de Guindos Ekonomia ministroak iradoki du gaur bertan bidaliko diotela Eurotaldeari Espainiako bankuak erreskatatzeko eskari formala. Espainiako Finantza sistemak gehienez 62.000 milioi euro behar dituela jakinarazi zuten atzo aholkularitza enpresek.
De Guindosen arabera, finantza erakundeak zuzenean kapitalizatzea, Estatuaren eskuetatik pasa gabe, "erabat irekita dagoen aukera da".
"Berehala egingo dugu eskaria, Madrilera iristerako, gutuna bidaltzeko prest egongo da", adierazi du Ekonomia ministroak Ecofinen bilerara iritsi denean.
BEZaren igoera
Espainiako Ekonomia ministroak ez du argitu nahi izan BEZ zerga igotzeko asmoa ote duen, nahiz eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Europako Batzordeak hori eskatu.
Ministroak azaldu duenez, "Europako Batzordeak azpimarratu egin ditu Espainiak zergak egonkortzeko eta egiturazko erreformak egiteko egindako esfortzua".
====================================================================
Espainiak 'hurrengo egunetan' egingo du finantza erreskatearen eskaera formala. Eitb. com, Erredakzioa, 21/06/2012 16:41:00
De Guindosen arabera, uztailaren amaierarako diru-laguntzaren pauso guztiak zehaztatuta izango dira. Espainiako bankuek gaur bertan jakingo dute zenbaterainoko diru-laguntza behar duten. 
Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa.
Espainiako Gobernuak "hurrengo egunetan" egingo du 100.000 milioi euroko erreskatearen eskaera ofiziala, nahiz eta ikuskaritza independenteen emaitzak gaur aditzera eman.


Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroaren arabera, eskaera egitea "formalitate hutsa" da eta uztailaren amaiera baino lehen diru-laguntzaren inguruko pauso guztiak zehaztuta izango dira.


"Nire ustez, uztaila amaitu baino lehen prozesu guztia nola egingo den jakingo dugu", esan du De Guindosek Eurotaldearen bilerara iristean.


Ikuskaritzaren emaitzak


Hortaz, Espainiako bankuek gaur jakingo dute zenbat diru behar duten etorkizuneko arazo ekonomikoei aurre egiteko; izan ere, gaur jasoko dituzte Roland Berger eta Oliver Wyman Alemaniako eta AEBetako aholkularitza-zerbitzuek Espainiako bankuei egindako estres proben emaitzak.
Adituen esanetan, Espainiako bankuek asko jota 60.000 eta 75.000 milioi euro artean beharko dituzte egoera makroekonomiko makurrenean.


Zalantzak uxatzeko


Espainiako finantza erakundeen egoeraren inguruko gardentasuna sustatzeko, sektorearen balantzea aztertu dute azken hilabete honetan.


Gaur jasoko dituzten txostenek finantza sektorearen gainean dauden zalantzak baretzen lagunduko duela espero dute. Era berean, Espainiako Gobernuak Europari zenbateko diru-laguntza eskatu behar dion jakingo du.


Finantza erreskatearen baldintzak


Horren harira, euroguneko finantza ministroak gaur hasiko dira Espainiako bankuak erreskatatzeko 100.000 milioiko diru-laguntza emateko mekanismoak eta baldintzak aztertzen.


Bruselan uste dute maileguaren inguruko xehetasun ezak eragin duela merkatuen ezinegona eta arrisku-sariaren eta Espainiako bonuen errentagarritasunaren gorakada.


Albiste gehiago

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...