2012/06/23

Estatu kolpea (?) Paraguain

Lugo kargutik kendu dute, Latinoamerikak gaitzetsi arren

Eitb.com, 23/06/2012 17:03:00


 El presidente de Paraguay Fernando Lugo al finalizar su discurso.

Paraguaiko Senatuak Fernando Lugo kargutik kentzea berretsi du. Bitartean, Latinoamerikako buruzagiek Estatu kolpea aipatu dute.
Fernando Lugok, dagoeneko Paraguaiko presidente ohiak, kargugabetzea onartu du Senatuak egin duen "epaiketa politikoaren" ostean, izan ere, lehengo astean, Curuguaty herrian, Canindeyu departamentuan (hego-ekialdean), 17 lagun hil ziren nekazarien eta polizien arteko liskarretan. Ildo honetan, segurtasun eza egotzi diote presidente ohiari.

"Paraguaiko historia, bere demokrazia, erabat zaurituta gelditu da", adierazi du Lugok bere azken diskurtsoan.

Senatuak kargugabetzea berretsi du aldeko 39 eta kontrako 4 botorekin. Legearekin bat eginez, Federico Franco presidenteordeak hartu du Presidentetza.

Lehen diskurtsoan, Francok "herrialdeko trantsizioak Konstituzioaren ordenarekin bat egiten" duela aipatu du, "inolaz ere ez dira printzipio demokratikoak urratzen".

Horregatik, beste herrialdeei, batik bat Mercosurreko bazkideei, "egoera ulertzeko eta onartzeko" deia egin die.

Paraguaiko Konstituzioak "epaiketa politikoak" hartzen ditu bere gain, baita Senatuak presidentea kargutik kentzea ere, auzitegi gisa jokatzen baitu. Era honetan, hurrengo presidentetzarako hauteskundeak iritsi bitartean, presidenteordeak kargua hartzea aurreikusten da. Paraguain, 2013ko apirilean izango dira.

Latinoamerikako buruzagien kondena

Latinoamerikako buruzagiek Estatu kolpeaz hitz egin dute eta ez dute presidente berria onartu.
Argentina, Ekuador, Bolivia, Dominikar Errepublika, Venezuela, Txile, El Salvador eta Costa Rica aurka azaldu dira, eta Federico Franco ez dutela onartuko berretsi dute.

Halaber, Unasurrek Paraguairekin duen elkarlana bertan behera utzi dezakeela ohartarazi du, ordena demokratikoa arriskuan jarri dela argudiatuta.

Istiluak Kongresuaren kanpoaldean

Presidente ohiak Kongresuaren kanpoaldean izan diren istiluak aipatu ditu: "Manifestazioak baketsuak izatea nahi dut", adierazi du, izan ere, kargutik kendu duten presidentearen aldekoen eta segurtasun indarren artean istiluak egon dira eta gutxienez hamar lagun zauritu dira.

Bestalde, Anonymous mugimenduak Paraguaiko Presidentetzaren webgunea blokeatu du Lugoren kargugabetzearen ostean.

Informazio gehiago


Amerikako Estatuen Erakundea: Senatuak Lugoren defentsa eskubidea urratu zuen, AEEren iritziz.  Amerikako Estatuen Erakundearen idazkari orokorraren iritziz, ez da defentsa legitimoaren eskubidea bete.



Paraguaiko Senatuak Fernando Lugo kargutik kentzea berretsi du. Bitartean, Latinoamerikako buruzagiek Estatu kolpea aipatu...


"Munduko gainontzeko herrialdeekin" arazoak dituela onartudu Francok, baina Fernando Lugo aurreko presidentea kargutik...

En Asunción, simpatizantes del presidente Fernando Lugo salieron a las calles para mostrarle su apoyo. / AFP
En Asunción, simpatizantes del presidente Fernando Lugo salieron a las calles para mostrarle su apoyo. / AFP. El Espectador.com 22/06/2012. 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...