2012/06/25

Jaiotzak %3,3 gutxitu ziren EAEn 2011ko laugarren hiruhilekoan

AMA ATZERRITARRAK, GORANTZ
Jaiotzak behera iazko azken hiruhilekoan
Argazkia: HOSPITAL GENERAL
BILBO, 2012/06/25 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 5.256 haur jaio ziren 2011. urteko laugarren hiruhilekoan, hau da, iazko aldi berean baino %3,3 gutxiago. Ama atzerritarra zuten jaioberrien kopurua %3,4 hazi zen, Eustaten datuen arabera.

   Lurraldeka, Araban 864 haur jaio ziren (%4,3 gehiago) Bizkaian 2.681 (%3,7 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.771 (%6,1 gutxiago), aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

   Bestalde, 2011ko udazkeneko hilabeteetan, EAEn amatutakoen arteko %17,1 atzerritarrak izan ziren ziren. Portzentaje horren gainetik Araba egon zen, %24,9rekin, eta azpitik Bizkaia (%16,6) eta Gipuzkoa (%14).

   Jaiotzak amaren adinaren arabera banatuz gero, 30-34 urteko amen taldea oraindik nagusi da, haien artean izan baitziren erditzeen %41,6. Ondoren, goragoko taldea kokatu zen, hau da, 35-39 urte artekoa (%32,3); 25-29 urteko amen taldea beherago geratu zen, erditzeen %14,2rekin, eta 40 urte baino gehiagoko amak (%6,1), gehiago izan ziren 25 urtez beherakoak (%5,7) baino.

   Bestalde, amatzeko adina aldatu egiten da naziotasunaren arabera. Horrela, atzerritarren batez besteko adina 29,4 urte izan zen batez beste, eeta espainiarrena, 33,6 urte.

   Halaber, 60 ama nerabeak (19 urte edo gutxiagokoak) izan ziren, hau da, ama guztien %1,1; horien artean 20 espainiarrak ziren eta 40 atzerritarrak. Ezkontzaz kanpo jaioak %36,2 izan ziren, hots, 2010eko laugarren hiruhilekoan baino %1,7 gehiago.

   Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2.954 haur (%56,2) lehenengo seme-alabak izan ziren, 1.858 (%35,4) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren, eta hirugarren eta ondorengo seme-alabak 444 (%8,4) izan ziren. Azkenik, 2011ko azken hiruhilekoan izandako jaiotzen 1.904 urrian izan ziren, 1.631 azaroan eta 1.721 abenduan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...