2012/06/25

Rajoyk neurri ekonomiko 'zailak' onartuko ditu 'aurki'

CEOEren Asanblada orokorra

Bestalde, Juan Rosell CEOEren presidentea erakunde publikoak eta politikari kopurua murriztearen alde agertu da.

Eitb.com, 25/06/2012 14:04:00


Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du neurri ekonomiko "zailak" hartuko dituztela "aurki, aurten", lanpostuak sortzeko; hala ere, ez du zehaztu zeintzuk izango diren neurri edo erreformak.

Rajoyk mezu horixe igorri du CEOE Espainiako enpresarien konfederazioaren Asanblada orokorraren itxiera ekitaldian. Defizita murrizteko herstura neurriekin jarraituko duela eta lehiakortasuna eta malgutasuna indartuko dituela berretsi du Rajoyk enpresarien aurrean.

"Zurrunbiloak saihestezinak dira krisitik ateratzeko, orain gainditzea dagokigu, eta bide horretan gaude, ez gara bidetik urrunduko eta erabaki horrekin jarraituko dugu amaiera arte", gaineratu du.

Erakunde publiko eta politikari kopurua murriztea

Bestalde, Juan Rosell CEOEren presidentea erakunde publikoak eta politikari kopurua murriztearen alde agertu da. Haren esanetan, gutxiago "baina hobeto ordainduta" egon beharko lirateke.

Rosellek Rajoyren Gobernuak hartutako neurri batzuk txalotu ditu, honakoak besteak beste: lan-erreforma, aurrekontuen egonkortasunerako legea eta finantza sistemaren berregituraketa. Baina beste neurri batzuen kontra agertu da: PFEZaren igoera eta Elkarteen gaineko Zergaren onura batzuek bertan behera uztea.

Bestalde, Espainiako enpresarien konfederazioko buruak bankuen batasuna eta zerga batasuna eskatu dizkio Bruselari. Era berean, EBZk Eurobonuak erosi beharko lituzkeela uste du.

Albisteak (2)
http://skp00.epimg.net/Imagenes/5E/6E/1340703415-9bed45b6dd941c37e69a802660f859d0.jpg
Forges, 2012/06/26.
 

Umore kritikoa

¡Baja la prima de riesgo! ¡Sube el PIB! ¡Y hasta parece que Pilar Rubio no hundirá ningún otro programa. ¡Manda güevos! Joan Lerroux. El Jueves | 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...