2012/06/01

Bankia erreskatatzeko plana aurkezteko dei egin du Bruselak


Eitb.com2012/05/31

EBZk ohartarazi du ez duela berriz ere esku hartuko merkatuetan arrisku sarien igoerak geldiarazteko.

Bankia erreskatatzeko plana aurkezteko dei egin du Bruselak.


ALBISTEAK (4)
Amadeu Altafaj Europako Batzordeko Gai Ekonomietako bozeramaileak Bankia erreskatatzeko plana aurkezteko dei egin dio Espainiari. Izan ere, plan horren harira sortutako "zalantzak" merkatuak "oztopatzen" ari direla iritzi dio.
"Zalantzek ezin dute gehiago iraun. Bankuek emaitza txarrak badituzte, ezin du inork espero merkatuek pozik erantzutea", ohartarazi du, RNEn egindako adierazpenetan.
Bruselako bozeramaileak berretsi du Espainiako Gobernuak asmoak azaldu behar dituela, hau da, "[erreskatea] merkatuaren mekanismoen bitartez egingo duten, edo Gobernuak funtsak lortuko dituen".
Plana aurkeztu eta gero, Bruselak aztertu egingo du, eta "laguntza publikoen baldintzak" betetzen badira, "oniritzia" emango dio.
EBZ: "Gutxietsi egin zituzten Bankiaren arazoak"
Bestalde, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak deitoratu egin du agintariek "hasieran" Bankiaren arazoak "gutxietsi" izana, eta ondorioz birkapitalizazioa hainbatetan berrikusi behar izana.
Europako Parlamentuko Ekonomia Batzordean egindako agerraldian, Draghik azaldu du "Bankiaren adibideak" erakutsi egiten duela "birkapitalizazioak" behar direla. "Hobe da asko ematea, motz geratzea baino", gaineratu du.
Ez du esku hartuko merkatuetan
Agerraldi horretan, Draghik baztertu egin du berriz ere merkatuetan esku hartzea arrisku sarien igoerak edo euroaren jaitsiera geldiarazteko, baina "banku batasuna" sortzea eskatu du.
EBZko presidenteak ez du erantzun zehatza eman Espainiako arrisku saria kontrolatzeko esku hartu behar duen galdetu diotenean, baina, zeharka, ez duela egingo ulertarazi du.


Viñeta del humor de Morgan
Viñeta del día 29/05/12, canarias7.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...