2012/06/01

Nazioarteko Diru Funtsak ez du aurreikusi Espainiari laguntzeko planik

Eitb.com, 2012/05/31

'The Wall Street Journal' egunkariaren arabera, bestalde, Nazioarteko Diru Funtsa arrisku plana prestatzen hasi da, Espainiak Bankiarako behar duen diru guztia lortuko ez balu berau martxan jartzeko.

Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria.
    Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) "ez du aurreikusi Espainiari    laguntzeko planik, eta Espainiak ere ez du finantzatzeko laguntzarik eskatu", adierazi du ostegun honetan Gerry Rice nazioarteko erakundearen bozeramaileak, prentsaurrekoan.
    Ricek adierazpen horiek egin ostean, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordea Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin bilduko da Washingtonen. Espainiako eta Italiako finantza merkatuetan tentsio handia dagoenean, Espainiako presidenteordeak eta zuzendari kudeatzaileak "Espainian eta Eurogunean azkenaldian izan diren gertaera ekonomikoak eztabaidatuko dituzte", azaldu du Ricek. 
    Halaber, Nazioarteko Diru Funtseko langileak esan duenez, Espainiako Gobernuak hartutako neurriak "orokorrean bat datoz nazioarteko erakundeak ebaluazio programaren barruan sartutako gomendioekin". Ricek jakitera eman duenez, Espainiaren egoera ekonomikoari buruzko ohar bat bidaliko dute "ekainaren erdialdean". 


    Kontrakoa diote 'Wall Street Journal' egunkarian

    Ricek egindako adierazpenen ondoren, kontrako informazio kaleratu du 'The Wall Street Journal' egunkariak, Espainiako krisia kudeatzen ari dela lantaldearen gertuko iturriak aipatuz. Argitalpenaren arabera, Nazioarteko Diru Funtsa arrisku plana prestatzen hasi da, Espainiak Bankiarako behar duen diru guztia lortuko ez balu berau martxan jartzeko. 


    Bertan jasotzen dutenez, 300.000 milioi eurokoa izan liteke erreskatea, baina tamaina txikiagoko eta epe laburragoko ataletan banatuta.


    Luis de Guindosentzat informazioak ez dauka zentzurik
    Luis De Guindos Ekonomia ministroak uste du informazio horrek ez daukala zentzurik. Haren hitzetan, eta egun bizi dugun egoera ''zail'' honetan ''edonon sortzen dira zurrumurruak''.

    Albiste gehiago

    NDFk baztertu egin du Espainia erreskatatzea

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...