2012/06/01

Euriborra % 1,266an dago, azken bi urteetako mailarik baxuenean

Eitb.com, 2012/05/31

Hileko tasa baxuagoa aurkitzeko, 2010eko maiatzera arte jo behar dugu; orduan, Euriborra % 1,249an zegoen. Adituen arabera, Euriborrak behera egiten jarraituko du hurrengo hileetan.

  • Hipoteka ordaindu behar dutenek gustura hartu dute euriborraren beherakada.
    Hipoteka ordaindu behar dutenek gustura hartu dute euriborraren beherakada. Efe
Euriborrak % 1,266an amaitu du maiatza, aurreko bi urteetan izandako maila baxuenera helduta. Euriborrak eragin zuzena du hipoteketan, eta, horri esker, batez besteko hipoteka bat dutenek (120.000 euro, 25 urtera eta % 1eko diferentziala) 645 euro aurreztuko dituzte urtean.
Iazko maiatzarekin alderatuta, 0,881 puntutik gorako beherakada izan du, eta 2010eko ekaineko mailaren azpitik geratu da (orduan % 1,281an zegoen).
Hileko tasa baxuagoa aurkitzeko 2010eko maiatzera arte jo behar dugu; orduan, Euriborra % 1,249an zen.
Hori dela eta, batez besteko hipoteka bat dutenek, hipoteka orain berrikusi behar badute, hilean 55 euro gutxiago ordainduko dituzte; ondorioz, urtean 645 eurotik gora aurreztuko dituzte.
Beheraka jarraituko du


Euriborraren beherakada areagotu egin da maiatzean: maiatza % 1,303an hasi zuen, eta, Europa Pressek kontsultatutako adituen arabera, behera egiten jarraituko du hurrengo hilabeteetan.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...