2012/06/19

Ekainak 20, Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna. Munduko errefuxiatu kopurua, azken 12 urteetako handiena

Somaliako errefuxiatua, Etiopian.
Somaliako errefuxiatua, Etiopian. / AFP

Argia. com, 2012-06-19

ACNUR errefuxiatuentzako Nazio Batuen Erakundeko Agentziak jakinarazi duenez, 800.000 errefuxiatu zeuden munduan iaz, azken 12 urteotako kopuru handiena, batez ere Afrikako krisi humanitarioek eraginda

Boli Kostan eztanda egitear egon zen gerra zibilak, Udaberri Arabiarrak eta Afrikako Adarrean jasandako goseteak herrialdea uztera bultzatu zituen asko eta asko.

Guztira, iaz 4,3 milioi lagun aldatu ziren lekuz bortxaz, eta horietatik 800.000k gurutzatu zuten euren herrialdeetako muga. Errefuxiatu gehien sortzen dituena Afganistan da, eta ez dabiltza urruti Irak, Somalia, Sudan eta Kongoko Errepublika. Errefuxiatu gehien hartzen dituzten herrialdeak berriz, Pakistan, Iran, Kenia eta Txad dira.

Herrialde garatuen artean, Alemania da errefuxiatu gehien hartzen dituena Espainiako Estatua aldiz, errefuxiatu gutxien hartzen dituen herrialdeetako bat da Europar Batasunean.
  • Baliabide didaktikoak: Alboan.

Iturria: ACNUR, 2012/06/18
UNHCR 2011 Global Trends

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...