2012/06/19

G20ren goi-bilera Mexikon: Rajoyk bankuen arriskua eta Estatuaren zorra ez lotzeko deia egin du

G7+1yG20
G-20ko estatuak 2009an (Laranjaz: G-7, horiz: Rusia, fuksiaz: G-5, eta arrosaz: G-20  (G-5 eta G-8 gabe). Iturria: Wikimedia

Obamak eta Europako buruzagiek atzeratu egin dute euroguneko krisia aztertzeko bilera.

Eitb.com, Erredakzioa, 19/06/2012 07:19:00

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Barack Obama AEBetako presidentea agurtzen.
Mapa de Los Cabos, Baja California Sur, México
http://mapas.pachuk.com/?Los-Cabos,Baja-California-Sur


Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak bankuen arriskuaren eta Estatuaren zorraren arteko lotura eteteko eskatu du, bi arazoak lotzea "oso kaltegarria" omen delako.
 
G20 Los Cabosen (Mexiko) egiten ari den goi-bileran egindako agerraldian azaldu duenez, euroguneak egutegi "zehatza" behar du batasun fiskala eta banketxeen sektorearen batasuna lortzeko.

Horretarako, Rajoyk esan du finantza sistemaren ikuskatzaile goren bat, berme funts komuna eta finantza erakundeak berregituratzeko mekanismo komuna behar direla.

Espainiako presidenteak gogora ekarri duenez, Espainiako zorra arazo handiak izaten ari da merkatuetan, nahiz eta Eurotaldeak finantza erakundeei bideratutako 100.000 milioi euro eman.

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak ere izan du arazo hori hizpide, eta finantza erakundeen zorrak Estatuaren zorra ez kutsatzeko premia berretsi du.

[Fotonoticia]
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea. Argazkia:  El Mundo-Europa Press @ 18-06-2012


Euroguneko krisia aztertzeko bilera atzeratu dute

Barack Obama AEBetako presidenteak eta G20ren bileran parte hartzen ari diren Europako buruzagiek atzeratu egin dute euroguneko krisia aztertzeko bilera.

Bilera atzo egin behar zuten, baian agendan zituzten ekitaldi guztiak atzeratu zirenez, euroguneko krisiaz hitz egiteko batzarra beste baterako uztea erabaki zuten.

Espainiako Gobernuko iturriek ez dute zehaztu bilera gaur egingo ote den; izan ere, gaur da G20ren goi-bileraren azken eguna.

Obamak, Rajoyk, François Hollande Frantziako presidenteak, Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak eta Mario Monti eta David Cameron Italiako eta Britainia Handiko lehen ministroek parte hartu behar zuten bileran.

Horiez gain, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordearen buruak ere parte hartzeko asmoa zuten, aipatu iturriek gaineratu dutenez.

Jose Manuel Durao Barroso (Europako Batzordea) eta Herman Van Rompuy (Europako Kontseilua).


Albiste gehiago
G20
Países del G-20, 11 jul 2010
(En azul oscuro los miembros. En azul claro los países de la Unión Europea sin representación individual). Iturria: Wikumedia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...