2012/05/21

G8en goi-bilera AEBetan

G8ak diziplina fiskalaren eta hazkundearen alde egin du

EITB, Erredakzioa, 2012/05/19

François Hollande Frantziako presidenteak ziurtatu egin du G8ak ez duela oraindik Espainiako bankuen birkapitalizatea eztabaidatu.

Europako zorraren arazoa izan dute hizpide nagusi G8ak Camp Daviden egindako bileran. Munduko ekonomia garatuenen ordezkariak eta Errusiakoa ados jarri dira krisiari aurre egiteko aurrekontu zorrotzak eta hazkundea uztartu behar direla esatean.

lainformacion.com

AEB, Errusia, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japoniako ordezkariek aurreikusitako denboraren bikoitza behar izan dute euroguneko egoera larria aztertu eta eztabaidatzeko. Horren harian, "Grezia euroan jarraitzearen alde" agertu dira. 

Bestalde, François Hollande Frantziako presidenteak ziurtatu egin du G8ak ez duela oraindik Espainiako bankuen birkapitalizatea eztabaidatu. 

Munduko zortzi ekonomia nagusien ordezkariak Camp Daviden, AEBetan, bilduta daude.

Hollandek hurrengo orduetan Espainiako eta beste herri batzuetako bankuen birkapitalizatzea eztabaidatzeko asmoa duela azaldu du. 

Obama-Merkel bilera

Barack Obama AEBetako presidentea eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerra G8aren goi-bilera amaitu ostean bilduko dira, Etxe Zuriko iturrien arabera. 
Camp Davideko goi-bilera Europako zenbait buruzagirekin banakako bilerak egiteko aprobetxatu du Obamak, lehen bileraren atarian François Hollande presidente frantziarrarekin bildu baitzen.

El lado oscuro, lainformacion.com

En una reunión del G-8
Reunión del G8 con Gadafi como presidente invitado (L’Aquila (Italia), 2009 | Wikipedia
Iturria: Libertad Digital, 2011/08/22

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...