2012/05/02

Europako Banku Zentralaren (EBZ) gobernu organoa Bartzelonan batzartuko da

Hiru eguneko batzarra

Segurtasun neurri zorrotzak Bartzelonan, EBZren bilera dela eta

EITB, Erredakzioa, 2012/05/02

8.000 agente arduratuko dira segurtasunaz. Gaurtik, Europako banku zentraletako gobernadoreak hiru egunez batzartuko dira.

Mossoak, maiatzaren 1eko manifestazio bat zaintzen.

Europako Banku Zentralaren (EBZ) gobernu organoa Bartzelonan batzartuko da gaurtik, hiru egunez, segurtasun neurri zorrotzen artean.

Apirilaren 28an, Espainiak eten egin zuen Schengen ituna, Frantziako mugan kontrolak ezarri eta manifestari erradikalak sartzea galarazteko. Egun horretatik, Poliziak 12 pertsona atxilotu ditu mugetan, eta beste 31ri sarrera galarazi die.

Guztira, 8.000 agente hedatu dituzte Kataluniako hiriburuan, horietako 2.300 Espainiako Poliziakoak, 1.200 guardia zibilak eta gainerako 4.500ak mossoak.
Agintariak kezkatuta daude bileraren testuinguruarekin. Izan ere, bi aste barru M-15en eta 'sumindu'en mugimenduaren urteurrena izango da, eta duela hilabete bat, martxoaren 29ko greba orokorrean, istilu larriak jazo ziren.

Gainera, bihar manifestazioa izango da Bartzelonan, ikasle eta irakasle plataforma batek deituta, unibertsitateko tasen garestitzearen aurka.

EBZren bilera gaur gauean hasiko da, Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidenteak eskainiko duen afari ofizialean. Ekitaldia Exekutibo autonomikoaren egoitzan izango da eta, besteak beste, Mario Draghi EBZko presidentea eta Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Banku Zentraleko gobernadorea izango dira.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea ere Bartzelonara joango da, EBZren gobernu organoarekin afaltzeko. Erakundeak Espainiako Gobernuaren erreformak babesten eta diruz hornitzen saiatuko da gobernuburua.

Eurogunearen hazkundea kolokan dagoela eta merkatuak Espainia zigortzen ari direla etorriko da EBZren bilera.

Albisteak
EBZren goi-bilera Bartzelonan. EFE

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...