2012/05/02

2012ko Presidentziarako Hauteskundeak Frantzian.

Presidentziarako hauteskundeak

Lehen itzulian

François Hollanderen garaipenak orain arte Merkel eta Sarkozy bikoteak tinko gidatuta egon den Europar Batasunean ere aldaketak ekarriko ditu.

François Hollandek suspertu egin du ezker europarra
François Hollande, sozialista

Norabide aldaketa Europar Batasunean?

EITB.com, Erredakzioa, 2012/04/23

François Hollanderen balizko garaipenak norabide aldaketa ekarriko luke ez bakarrik Frantzian, baita Europar Batasunean ere, orain arte Merkel eta Sarkozy bikoteak zuzenduta egon da.

Alemaniako kantzilerraren eta egungo Frantziako presidentearen arteko sintoniaren aurrean, murrizketen eta orekaren aldeko defentsa egin dute hauek, Hollanderen iritziz, suspertzea ezinzekoa da hazkuntzaren aldeko neurririk gabe eta Europako aurrekontuak berrikustearen aldekoa da.

Jarrera horrek protagonismo handiagoa eman dio, Frantziako mugetatik haratago ere, eta "Frantziak, ezkerrak eta Europak" inoiz ez dutela jokoan hainbeste izan adierazi du.

Albisteak


Hollanderen jarraitzaileak Efe.

Bigarren itzulian:
Hollande eta Sarkozy.
Hollande eta Sarkozy. EITB.
  • Frantzian etorkin gehiegi daudela uste du Sarkozyk. Hautagai kontserbadorearen ustez, "gizarteratze sistema gelditu egin da etorkin gehiegi daudelako".  EITB, Erredakzioa, 2012/05/01
  • Marine Le Pen Fronte Nazionaleko (FN) liderrak botoa emateko askatasuna eman die bere jarraitzaileei. Berak boto zuria emango duela iragarri du. "Herritarrak zarete eta botoa zuen kontzientziarekin bat eginez emango duzue, askatasunean", esan die Le Penek Pariseko mitinean. EITB, Erredakzioa, 2012/05/01
  • Nicolas Sarkozy Frantziako jarduneko presidentea eta Eliseorako hautagaiak  globalizazioaren kontrako borrokaren eta mugak berrezartzearen alde egin du, eta Europari nazioak gehiegi ahuldu izana egotzi dio.
    "Europak nazioak gehiegi ahultzen utzi ditu. Gaur egun irabazle ateratzen diren herriak espiritu nazional indartsua dutenak dira" esan du Sarkozyk Tolosan egindako mitin handian. Ekitaldia zuzenean eman dute Frantziako beste sei hiri handietan.
    Sarkozyrentzat okerreko erabakia izan da "muga politikoak, ekonomikoak, kulturalak eta moralak" desagertaraztea, horrek "anabasa sortu duelako".


Merkelekin talka egingo luketen beste hainbar proposamenen artean Europako Banku Zentralari beste paper bat ematea, 'eurobonoak' sortzea, eta finantza transakzioen zergak ezartzea daude besteak beste. Azken hori, 'Tasa Tobin' izenez ezagutzen dena Merkelek ez du txarto ikusten, baina metodología eta egutegiak finkatzerakoan trabak jartzen ditu.

Bideoak (1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...