2012/05/01

Evo Moralesek Red Electrica Española desjabetu du Bolivian

Ezusteko erabakia

EITB, Erredakzioa, 2012/05/01

Espainiako Gobernua Boliviako agintariekin harremanetan da, eta "lehen usteen arabera", auziak ez du zeirikusirik Argentinan YPFrekin gertatutakoarekin.

Evo Morales Boliviako presideanteak Red Electrica Española (REE) enpresaren Transportadora de Electricidad (TDE) filiala desjabetzea erabaki du eta Armadari enpresaren egoitza kontrolatzeko agindu dio.

"Gaur, eta baliabide naturalen eta oinarrizko zerbitzuen alde borrokan aritu diren Boliviako langileen eta herriarren omenez, Argindar Eramailea filiala nazionalizatzen dugu", esan du Moralesek Langileen Egunean Gobernuaren Jauregian emandako hitzaldian, La Paz hiriburuan.

Militarrek, poliziek eta Evo Moralesen aldekoek Red Electrica Españolaren filialaren bulegoak hartu dituzte Cochabamba hirian.

Moralesen eginduei jarraitu eta TDEren egoitza nagusia zaintzen ari diren hainbat militar eta polizien irudiak eman dituzte telebista kateek.

Zehatz-mehatz, onartutako dekretuak "Red Eléctrica Internacional-SAU sozietatearen akzio guztien nazionalizatzea" bideratzen du eta Enpresa Nacional de Electricidad estatuko enpresa izenarekin erregistratuko du. Sozietatea REEren filiala da.

Moralesek desjabetzea justifikatu egin du multinazional espainiarrak "16 urtetan 81 milioi dolar bakarrik inbertitu dituelako, hau da, urtean bost milioi inguru", eta hori, presidentearen ustez, ez da nahikoa.

Red Electrica, harrituta
 

Boliviako GobernuakTransportadora de Electricidad (TDE) desjabetzeko hartutako erabakiadeitoratu du Red Electrica Españolak. Espainiako enpresak akzioen ia %100 dauka. Red Electricako arduradunek esandakoaren arabera, gaur arteez dute Evo Moralesen asmoen berri izan eta bidezko kalte-ordainaeskatuko dute.
Red Electricak Boliviako Gobernuarekin akordioaegiteko itxaropena dauka, eta desjabetzearen truke kalte-ordainaeskuratzeko. Enpresaren kapitalaren % 20 publikoa da eta akziodungehienak atzerritarrak dira, enpresako iturriek aditzera emandakoarenarabera.

Moncloaren erreakzioa

Espainiako Gobernua Boliviako agintariekin harremanetan da Red Electrica Españolaren filialaren akzioak desjabetzeko agindua aditzera eman dutenenik. "Lehen usteen arabera", ez du zeirikusirik Argentinan YPFrekin gertatutakoarekin. 

Akziodun espainarrak dituen enpresa baten bigarren desjabetzea da Hegoamerikan, apirilaren 16an Cristina Kirchner Argentinako presidenteak YPF Repsolen % 51 nazionalizatu baitzuen.
Albisteak

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...