2012/05/02

Eustatek eta baita PRAk egindako inkesten inguruan, Euskadik lanpostu 'asko' galdu ditu urteko lehen hiruhilekoan

EITB, Erredakzioa, 2012/05/02

Bai Eustatek eta baita PRAk egindako inkesten inguruan, Jaurlaritzak esan du okupazioak nabarmen behera egin zuela, % -2,9 eta % .4,8 hurrenez hurren, iazko datuekin alderatuz.
     
    Carlos Aguirre Ekonomia sailburua.
    Carlos Aguirre Ekonomia sailburua. Argazkia: E
Bai Eustatek eta baita PRAk egindako inkesten inguruan, Jaurlaritzak esan du okupazioak nabarmen behera egin zuela, % -2,9 eta % .4,8 hurrenez hurren, iazko datuekin alderatuz.

Eustatek argitaratutako datuen arabera, azken hamabi hilabeteetan 28.000 lanpostu galdu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. 2011ko hasieran 940.000 pertsona lanean ari ziren Euskadin eta urtebete beranduago 912.300 dira lanean daudenak, azken bederatzi hilabeteetako daturik txarrena.

Lanpostu gehienak Bizkaian galdu ziren, 20.000tik gora. Gipuzkoak 8.200 lanpostu galdu dira azken urtean, eta Araban 800 lanpostu sortu dira. Izan ere, Arabak langabeen datua hobetu du, % 6,8ra iritsiz.

Horrez gain, inkesta bien arabera, langabezia tasa puntu batean handitu da azken hiru hilabeteetan, % 12,1ra iritsiz, Eustaten arabera, eta % 13,6ra, Estatuko Estatistika Institutuaren arabera.


Bestalde, 2011ko ekonomia datuak ere argitaratu dituzte. Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, Euskadik % 1,3ko hazkundea izan zuen, baina Eustatek % 0,6an kokatu du.

Albiste gehiago:
 
Langabeziak behera egin du Espainian, bederatzi hilabeteren ostean.

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario

    Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...