2012/03/19

Espainiako lehen Konstituzioak 200 urte bete ditu


1812ko martxoaren 19an aldarrikatu zuten Espainiako lehen Konstituzioa, Iraultza frantsesak sustatutako ideia liberalak bildu zituena. 200. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari izango dira Cadizen.

 
2012/03/19
Duela 200 urte, 1812ko martxoaren 19an, Espainia eta Frantzia gerran zirela, Cadizeko Gorteek Espainiako lehen Konstituzioa onartu zuten. 
'La Pepa' izenaz gogoratzen da Konstituzio hura San Jose egunean aldarrikatua izan zelako, alegia. Iraultza Frantsesak bultzaturiko ideia liberalak bildu zituen baina bi urte besterik ez zituen iraun indarrean
'La Pepak' herri-subiranotasuna, botere-banaketa eta adierazpen eta imprenta askatasuna ezarri zituen, besteak beste. 
0spakizuna, Cadizen
Espainiako errege-erreginak eta Rajoyren Gobernuko ordezkariak Cadizen dira astelehen honetan 1812ko Konstituzioaren 200. urteurrena ospatzeko.
Legegintza eta botere judizialeko goi ordezkariak ere ospakizun ekitaldietan izango dira. 
San Felipe Neri Oratorioan izango da ekitaldia nagusia gaur eguerdian. Bertan, lehenik, Pio Garcia-Escudero Senatuko presidenteak hartuko du hitza, ondoren, Jesus Posada Kongresuko presidenteak, eta azkenik, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak. 
Zumalakarregi, Cadizeko Gorteetan euskaldun garrantzitsua 

Zumalakarregi, Cadizeko Gorteetan euskaldun garrantzitsua

EITB.com, 2012/03/19
Miguel Antonio Zumalakarregi euskalduna Tomas karlistaren anaia zaharrena, legegile eta politikari liberala Cadizeko Konstituzioa osatu zuten Gorteetako kide izan zen.
BIDEOAK (1)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...