2012/03/16

Zerga iruzur handia dagoela uste du herritarren 10etik 7k


Eusko Jaurlaritzaren inkesta

EITB.com,  2012/03/16


Zerga iruzur handia dagoela uste du herritarren 10etik 7k.

EAEko biztanleen % 69ak uste du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan zerga iruzur handia dagoela, % 18k dio gutxi dagoela eta % 3ren arabera, ia ez dago zerga iruzurrik.

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen azken inkestan agertzen denez, hamar herritarretik zortzik baino gehiagok uste dute zergak ez direla justuak, hau da, gehien dutenek ez dutela gehiago ordaintzen.

Bestalde, herritarren artean ezjakintasuna da nagusi, izan ere, erdiak baino gehiagok ez dakite ze erakundek biltzen duen zergen dirua.

Krisiaren arduradunak

Ekonomia krisiaren ardura banketxeei leporatzen die herritarren gehiengoak eta 0tik 10era, 8,8ko ardura egozten diete banketxeei.

Bikoiztasunak

Erakundeek dituzten eskumenei eta sortzen diren bikoiztasunei dagokienez, inkesta erantzun dutenen % 43rentzat bikoiztasunak ematen dira erakunde eta administrazio publikoen artean.

Estatu eredua

Estatu ereduaren inguruan, egungoari eustearen alde agertu dira % 40; % 6k, berriz, nahiago du  erkidegorik gabeko Gobernu zentralizatua.

Egungo autonomia baino handiagoa izango luketen erkidegoen federalismoaren alde agertu da % 22 eta nazioen independentzia babesten du % 23k.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...