2012/03/19

Euskadi, Europar Batasuneko 15. postuan berrikuntza arloan

EITB.com, 2012/03/19

Batasuneko Berrikuntza Adierazleen Panelaren datuak.

Berrikuntza arloan, Euskadi Europar Batasuneko 15. postuan dago, eta batik bat, enpresa-inbertsioan eta giza-baliabidetan nabarmendu da, kualifikazio altuko pertsonak izateagatik.

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak Berrikuntza Adierazleen Panelaren (IUS 2011) datuak argitaratu ditu. Suedia da buru, eta ondoren, Danimarka eta Alemania daude "berrikuntzako lider" moduan 27en Batasunean. Hala ere, denen gainetik Europar Batasunetik at dagoen Suitza nabarmendu behar da.

Atzetik, Belgika, Erresuma Batua eta Herbehereak daude "berrikuntza altuarekin". Ondoren, "maila moderatuarekin", Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Espainia, Hungaria eta Grezia.

Euskadi azken bi taldeen artean dago, 0,46ko notarekin. Espainiaren batez bestekoa 0,41 da eta Europar Batasunekoa 0,54.

Giza baliabideak, ikerkuntza-sistema eta enpresa inbertsioak dira euskal berrikuntzaren hiru funtsezko dimentsioak.

Enpresa inbertsioan Europako batez bestekoaren 6 puntu gehiago eskuratu ditu EAEk, eta Espainiak baino 25 gehiago.

Giza baliabideetan Batasunak baino 5 puntu gehiago ditu eta Espainiak baino 17 gehiago, kualifikazio handiko personak izateagatik.

Azkenik, ikerkuntza ere nabarmendu behar da. Sare zientifikoaren nazioarteko lehikaortasuna neurtzen da arlo honetan; Espainiako maila berean dago eta Eurpar Batasuna baino puntu bat gorago.

Gainontzeko dimentsioetan puntuazioa Europako batez bestekoaren azpitik dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...