2012/02/08

Siriako eta Libiako egoeren arteko parekotasunak eta ezberdintasunak

Analisia. Eitb.com, Jesus Torquemada, 2012/02/08

Ezberdintasun nagusia zera da: Libian NATO-ren esku-hartze militarra egon zen, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten babesarekin. Sirian ez da horrelakorik gertatuko. 

Sirian gaur egun bizi duten egoera duela hilabete batzuk Libian izan zutenaren antzekoa da gauza batzuetan. Mendebaldeko gobernuak eta gobernu arabiarrak Gadafi boteretik kentzeko eskatzeko elkartu ziren. Antzekoa gertatzen ari da orain El Assad-ekin. Errusiak eta Txinak bat egin zuten Gadafiren alde; gauza bera egiten ari dira orain Assad-ekin.
Libiako oposizioak Trantsiziorako Kontseilu Nazionala sortu zuen eta denbora gutxian nazioarteak onartu egin zuen. Hemen badago desberdintasun bat: Siriako Kontseilu Nazionala deiturikoa osatu da, baina oposizio guztia ez dago barruan, eta horregatik, oraindik ez dauka nazioartearen onarpena.
Bengasin matxinatutako libiarrek milizia armatu bat sortu zuten berehala, lurraldearen zati bat okupatu zuten eta laster hasi ziren kanpoko laguntza jasotzen. Siriako Armada Askea sortu da Sirian, baina oraindik ez du askatutako lurralderik eta ez da ari jasotzen armarik kanpotik.
Libiako eta Siriako egoeren arteko desberdintasun nagusia zera da: Libian NATO-ren esku-hartze militarra egon zen, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpen baten babesarekin. Sirian ez da horrelakorik gertatuko. Ez da horrelako ebazpenik onartuko, Errusiak eta Txinak eragotzi egingo baitute, eta batez ere, iñork ez daukalako gogorik hain konplexua den abentura militar batean sartzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...