2012/02/05

Beto eskubidea NBEn: Errusiak eta Txinak Siria gaitzesteko ebazpen bat eragotzi dute

 NBEko Segurtasun Kontseiluak Siriaren auzia eztabaidatu du igande honetan.
Eitb.com, Erredakzioa, 2012/02/05

  • Europako Parlamentuak bi herrialde hauek ezarritako betoa deitoratu eta "Siriako Gobernuak egindako sarraskia" gaitzestu du. 
  • Libiako hainbat manifestarik Errusiako Enbaxadan indarrez sartu dira.
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan aztergai zuten Siriako Gobernuaren errepresioaren aurkako gaitzespen bateratu bat atzera bota dute Txinak eta Errusiak bozketan betoa jarrita. Guztira, 13 herrialdek alde bozkatu dute eta horrek Moskuren eta Beijingen eskuetan utzi du ebazpen hau. Siriako erregimenak 260 hildako gutxienez eragin ditu azken orduetan. 
Siriako erregimenak 260 hildako gutxienez eragin ditu azken orduetan. Vitali Churkin Errusiako enbaxadoreak azaldu duenez, ebazpenak Damaskon "botere aldaketa" bat eskatzen zuen eta Errusia horren aurka dago. 
Azken lau hilabeteetan birritan jarri diote betoa herrialde hauek Bachar al Asad Siriako presidentearen erregimenaren gaineko gaitzespen ebazpen bati. Mark Lyall Grant Erresuma Batuko enbaxadoreak salatu duenez, errepresio bortitzak 6.000 hildako utzi ditu

Europako Parlamentuko gaitzespena
Bestalde, Martin Shultz Europako Parlamentuko presidenteak Txinako eta Errusiako betoa deitoratu du eta segurtasun indarrak Siriatik alde egitea exijitu dio Bachar al Asadi, "zilegitasunik geratzen ez zaiolako". 
"Europako Parlamentuaren izenean zibilen aurka Homs hirian egindako sarraskia gaitzesten dut", nabarmendu du Shultzek, "eta familiari eta senitartekoei elkartasun osoa erakutsi nahi diegu". 

Libiako Enbaxada errusiarran sartu dira
Libiako hainbar manifestari Tripoliko Enbaxada errusiarran indarrez sartu dira, Moskuk ezarritako betoagatik protestatzeko. Manifestariek matxinoen Siriako bandera goratu dute.
________________________

Iruzkina: Txina eta Errusia, Siriako pelikularen pertsonaia gaiztoak. Jesus Torquemada, Eitb.com,2012/02/06:

Errusiak hainbat arrazoi ditu jokabide hori izateko: arrazoi ekonomikoak, politikoak eta estrategikoak. Tartuseko itsas-basea erabiltzen uzten dio Siriak Errusiari, eta gainera, armak erosten dizkio; sinatu duten azken kontratua bi mila milioi euro ingurukoa da. Ekialde Hurbilean Errusiari geratzen zaion aliatu bakarra da Siria eta bertan egon nahi du Moskuk. 

Baina horrez gainera, hilabete barru presidentea aukeratzeko hauteskundeak izango dituzte Errusian; hauteskunde horietan parte hartuko du Vladimir Putin egungo lehen ministroak. Eta hauteskunde kanpainan bete-betean dauden honetan, AEBei aurre egin eta indartsu azaltzea komeni zaio Putini.

Txinak ere baditu bere arrazoiak ebazpenari betoa jartzeko: arrazoi politikoak, ekonomikoak baino gehiago. Herrialde baten barruko gaiak direnean, esku-hartzearen kontra dago beti Txina. Gainera, mundu arabiarrean beste iraultzaren batek irabazterik ez du nahi. "Udaberri arabiarra"k oso urduri jarri ditu txinatarrak. Interneteko kontrola gogortu egin dute, internetek eragin handia izan baitzuen Arabiako iraultzen hasieran.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...