2012/02/20

NBEk Siriaren kontrako salaketa onartu du

Siriako enbaxadorea, NBEren Batzar Nagusian.
NBEren Batzar Nagusiak ''Siriako gobernuak sistematikoki egiten dituen giza eskubideen urraketak' salatzen dituen ebazpena onartu du ostegun honetan. Ebazpen horretan, Liga Arabiarrak proposatutako trantsizio planari ekiteko eskatzen diote Siriari.
Salaketaren testuak aldeko 139 boto jaso ditu. 17 herrialdek ez dute botorik eman, eta beste 12k kontrakoa eman dute. Errusia, Txina, Irain, Bielorrusia, Zimbabue, Ipar Korea, Kuba, Nikaragua, Venezuela, Ekuador eta Bolivia izan dira kontrako iritzia agertu dutenenetako batzuk.

"Askatasuna eta demokrazia lortzeko Siriako herriak duen aukera bakarra da Liga Arabiarraren proposamena'', esan du Egiptoko enbaxadoreak.

''Atzerapenik gabe Siriako herritarren aurkako indarkeria ekintza guztiak bukatzeko eta bere herria defendatzeko'' exijitzen dio testuak Al Asaden gobernuari. Era berean, ''berriki gertatu diren istiluetan arbitrarioki atxilotutako pertsona guztiak'' aske uzteko eskaria ere egiten zaio bertan Siriako gobernuari.

Ban Ki-moon NBEren idazkari orokorrak Siriara ordezkari berezi bat bidali dezan ere proposatu dute, krisiari 'irtenbide baketsua' eman diezaion.

Abstentzioaren ondoren, kontrako botoa
 
Errusiak eta Txinak ez zuten botorik eman NBEren azken Batzar Nagusian, baina, ostegun honetan, ebazpenaren kontrako jarrera agertu dute.


Informazio gehiago 
  • Txinaren proposamena onartu du Siriak eta NBEko lana erraztuko du. Siriako Atzerri ministroak baieztatu du Nazio Batuen Erakundeko esfortzuak erraztuko dituela laguntza humanitarioaren inguruan, eta Kofi Annanekin elkarlanean arituko dela.Txinako planak indarkeria gelditzeko eskatzen du eta baldintzarik gabeko negoziazioak hasteko. Siriaren burujabetzarekiko errespetua eta atzerriko interferentziak baztertzea ere azpimarratzen du. 
    Txinako proposamena oso kritikatua izan da, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Batzordean Siriako erregimenaren aurkako kondenari betoa jartzeagatik. Eitb.com, 2012/03/07

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...