2012/02/17

Krisia eurogunean. Moody'sek Euskadiren, Bizkaiaren eta Gipuzkoaren notak jaitsi ditu

Eitb.com, Erredakzioa, 2012/02/16

Agentziak zortzi erkidegoren nota jaitsi, eta Katalunia 'zabor bonu'aren atarian utzi du.
Asteartean, Moody'sek Espainiaren nota jaitsi zuen.

Moody's arrisku neurketa agentziak zortzi autonomia erkidegoren nota jaitsi du, tartean Euskadirena. Halaber, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiena eta Bizkaiko Garraio Partzuergoarena ere jaitsi ditu.

EAEri ez ezik, agentziak Andaluziari, Gaztela eta Leoni, Kataluniari, Extremadurari, Galiziari, Madrili eta Murtziari ere jaitsi die kalifikazioa. Kataluniaren kasuan, gainera, 'Baa3'ra jaitsu du, hots, 'zabor bonu' izatetik urrats batera utzi du.

Euskadiren, aldundien eta Partzuergoaren kasuetan, nota maila bat jaitsu du, 'Aa3'tik 'A2'ra, aurreikuspen ezkorrarekin.

Moody'sek azaldu duenez, aipatu jaitsiera guztiak euroguneko hainbat herrialderi (tartean Espainiari) nota jaitsi eta gero etorri dira, "lotura handia baitago kreditu subiranoaren eta azpi-subiranoen arriskuen artean".

Atzo, Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak aitortu egin zuen Euskadi atzeraldiaren bidean dagoela, azken bi urteotako hazkundeen ostean.

 

Bankuak, berdin
Agentziak Espainiako bankuak ere berrikusi ditu, eta oro har, notak mantendu egin die, baina aurreikuspen ezkorrarekin.
Besteak beste, ondoko bankuak berrikusi ditu: Santander (B-A1 mailan jarraitzen du, baina aurreikuspen negatibotik beheranzko joerara pasatu da); BBVA (B-A1 mailan jarraitzen du, baina aurreikuspen negatibotik beheranzko joerara pasatu da) eta Rural Kutxa (CA3 mailan jarraitzen du, baina aurreikuspen negatibotik beheranzko joerara pasatu da).

Albisteak (2)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...