2012/02/20

Iranek petrolioaren salmenta moztu die Frantziari eta Erresuma Batuari

Petrolio gutxiago Europarako

EITB.com. Erredakzioa, 2012/02/19

"Erresuma Batuko eta Frantziako enpresei petrolioaren salmenta eten dugu. Erosle berriei salduko diegu", iragarri du Irango Petrolio Ministerioaren bozeramaileak.
Total Frantziako enpresak Irango petrolioaren hornidura murriztu du.

Alizera Nikzad Irango Petrolio Ministerioaren bozeramaileak webgunean zabaldutako ohar baten bidez iragarri duenez, Iranek petrolioaren salmenta moztu die Frantziako eta Erresuma Batuko enpresei. "Erresuma Batuko eta Frantziako enpresei petrolioaren salmenta eten dugu. Erosle berriei salduko diegu", iragarri du bozeramaile honek. "Gure bezero propioak ditugu (...) Iranek kontuan hartu ditu enpresa hauen ordezkariak", azaldu du Nikzadek. 
Uztailaren 1etik Irango petrolioaren gainean bahitura ezartzea erabaki zuen urtarrilean Europar Batasunak eta honen aurrean, Europako sei herrialdeei hornidura moztuko ziela iragarri zuen Teheranek, tartean, Espainiari ere

Petrolio industriaren iturriek jakitera eman dutenez, heren bat murriztu dute dagoeneko eta egun, Iranek 650.000 upel egunero bidaltzen ditu Europara. 

Europako petroleo konpainia nagusienak, tartean Frantziako Total enpresak edo Erresuma Batuko Royal Dutch Shellek, Irango petrolioaren hornidura nabarmen murriztu dute dagoeneko. Gauza bera egin du Greziako Petroleumek eta Espainiako Cepsak eta Repsolek

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...