2012/01/19

Langabezia tasa % 11,2ra igo da EAEn; 5.500 langabe gehiago

EITB, Erredakzioa, 2012/01/19 

EAEn guztira 116.900 langabe zenbatu ziren 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia Bizkaian igo da batik bat.


Langabezia tasa % 11,2an kokatu da EAEn.
Langabezia tasa 0,6 puntu igo da 2011ko azken hiruhilekoan, eta beraz, % 11,2an kokatu da, hau da, aurreko hiru hilabeteekin alderatuta 5.500 pertsona gehiago geratu dira enplegurik gabe, igoera, batik bat, Bizkaian nabaritu da. 

Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jardueraren araberako inkestaren datuak kaleratu ditu, eta, horren arabera, 2011ko azken hiruhilekoan EAEn 116.900 langabe zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 5.500 pertsona gehiago, alegia.

Bizkaia, langabezia gehien igo den lurraldea
Langabeziak batez ere Bizkaian jasan du igoerarik handiena, tasa % 14,2an kokatu da lurralde horretan, Gipuzkoan, berriz, % 8an eta Araban % 7,3an.
2011ko urria eta abendua artean, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz, 3.300 langabe gehiago zenbatu dira Bizkaian, 1.800 Gipuzkoan eta 400 Araban.

Urtetik urterako datuak
Urte osoari erreparatuz gero, Euskadin langabezia tasa 1,2 puntu igo da 2010eko laugarren hiruhileko datuekin alderatuta, eta % 10etik % 11,2ra pasatu da.
Hala, EAEn 12.700 pertsona gehiago gelditu dira lanik gabe 2011n.
Lurraldeka Bizkaiak izan du igoerarik handiena, 3,6 puntu igo da; Gipuzkoan, berriz, 0,7 egin du behera; eta Araban 3,1 jaitsi da.
Beste datu esanguratsu bat, 2011n EAEko 37.700 etxetan (etxe guztien % 4,4n, alegia) kide aktibo guztiak langabezian zeuden; aurreko hiruhilekoan baino 1.800 gehiagotan.

Langabeziaren igoerak batez ere gizonezkoei eragin die, 4.000 gizon geratu baitira enplegurik gabe 2011ko azken hiruhilekoan. Langabezia tasa % 12,1ekoa da jada horien artean Euskadin, eta emakumezkoen tasa, % 10,1ekoa, 1.500 emakume gehiago geratu baitira lanik gabe.
Gazteen arteko langabezia tasa da altuena, % 24,2an kokatu da. 16 eta 24 urte arteko 11.400 gazte daude lanik gabe.
2011. urtearen amaieran, Europan % 9,8ko langabezia tasa zegoen, eta % 22,9koa, Espainian.
*****************


206.000 langabe daude Hego Euskal Herrian


Urtarrilaren bukaeran abenduan baino 13.676 pertsona gehiago zeuden langabezian. Iaztik Nafarroan igo da gehien langabezia: %11.
Berria.info   2012-02-02 - 

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroan dagoeneko berrehun mila langabetik gora daude, gaur Espainiako Gobernuko Enplegu Ministerioak emandako datuen arabera. Hain zuzen, urtarrilaren bukaeran Hego Euskal Herrian 206.016 lagun zeuden lanik barik.
Joan den abenduan baino 13.676 pertsona gehiago zeuden langabezian. Iazko urtarrilarekin alderatuz gero, berriz, 17.749 gehiago.
Araba: 24.217 langabe urtarril bukaeran, abenduan baino 1.849 gehiago (+%8,2). Iaztik +%10,5.
Bizkaia: 87.663 langabe, abenduan baino 5.767 gehiago (+%7). Iaztik +%9,9
Gipuzkoa: 43.987 langabe, abenduan baino 2.857 gehiago (+%6,9). Iaztik +%6.
Nafarroa: 50.149 langabe, abenduan baino 3.203 gehiago (+%6,8). Iaztik +%11.
Aralarrek "enplegu eta inbertsio plan bereziak" eskatu ditu langabeziaren "datu dramatikoei" aurre egiteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...