2012/01/20

Bilketa datuak faltsutu ez dituztela esan du Bizkaiko Foru Aldundiak


  • Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantza diputatua.
EITB, ERREDAKZIOA, 2012/01/19
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatuaren hitzetan, Foru Aldundiak ez ditu bilketa "datuak faltsutu" eta joan den urriko Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan aurreikusitakoa "zintzoki" bete dutela esan du.
Iruarrizagak agiri batean erantzun dio Patxi Lopez lehendakariari. Atzo lehendakariak esan zuen "erabat faltsua" dela Bizkaiko Foru Aldundiak bere zerga helburua bete duenik; izan ere, 2011ko aurrekontuetan aurreikusitakoa baino "sei puntu baino gehiago galdu dituzte, 400 milioi euro baino zerbair gehiago".
Iruarrizagak azaldu duenez, Bizkaiko Aldundiak "zintzoki" bete ditu aurreikusitako bilketa kopuruekin. "Ez dugu gezurrik esan, ez ditugu datuak faltsutu, egia esan dugu", azpimarratu du Ogasun diputatuak. Halaber, Eusko Jaurlaritzak "bere kontuak, defizit egoera eta Gobernuak duen zorra azaldu ditzala" eskatu dio Lopezi, eta "besteetaz ez hitzegiteko" eskatu dio.
Iruarrizagak azaldu duenez, Bizkaiko Aldundiak joan den urriko Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan azaldu zituen bere bilketa datuak; bertan, "aurreikuspenak % 93an beteko zituztela" azaldu zuten, eta hasieran uste zutena baino zazpi puntu gutxiago lortuko zituztela gaineratu zuten.
"2011 ixteko aurreikuspen hori erabili dute 2012ko aurrekontuak prestatzeko, eta beraz, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak urrian aurreikusitakoa bete dela" errepikatu du.
Bestalde, Lopezek gaur agertutako "ustekabea" kritikatu du; izan ere, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan onartutako bilketa datuak Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuak jakitera eman zituen prentsaurrekoan hiru foru aldundietako aldun nagusiekin.
Bilketa datuak
Arabak 1.831 milioi euro bildu zituen iaz, aurreko urtean baino % 4,6 gutxiago, eta Bizkaian eta Gipuzkoan bildutako baino gutxiago.
Hori horrela, 84,6 milioi gutxiago bildu zituen Arabak, eta 206 milioi euroko desoreka aurrekusitako diru bilketarekin.
Halaber, beste bi foru aldundiek diru gutxiago bildu zuten 2010ean, baina Araban baino gehiago. Bizkaian % 0,8 behera egin zuen bilketak, eta Gipuzkoan, % 2,3.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...