2012/01/20

NATOko lau soldadu tiroz hil dituzte gaur Afganistanen

Berria.info   2012-01-20 - 12:02:06
NATOko lau soldadu tiroz hil dituzte gaur Afganistanen. Ez dute zehaztu non gertatu den erasoa baina adierazi dute ustezko erasotzailea atxilotu dutela.
Un presunto militar afgano acaba con al vida de cuatro soldados franceses
Argazkia: teinteresa.es
Hildakoak soldadu frantsesak ziren. Segurtasun egoera bermatzen ez bada Frantziak bere tropak denbora baino lehen ateratzeko asmoa adierazi du. Abenduan frantziako bi soldadu hil zituzten antzeko eraso batean. Egun Frantziako 4.000 soldadu daude Afganistanen eta aurreikusita dago bi urte gehiagoz han jarraitzea, betiere, kopurua pixkanaka gutxituz. 
Gaurko erasoarekin hamar dira jada azkeneko orduetan Afganistanen hil dituzten NATOko soldaduak; atzo arratsaldean sei soldadu hil ziren, erasotako nazioarteko helikoptero batek lurraren kontra jo ostean.
Gertakariaren ardura bere gain hartu zuen Muhammad Yusuf Ahmadi talibanen bozeramaileak.
*************
Sarkozy suspende las operaciones en Afganistán tras la muerte de cuatro militares franceses RTVE.es20.01.2012.
-------------------------------------------------

Afganistan. Frantziako soldaduen aurkako erasoa


  • Entrenamenduan afganiar batek lau soldadu hil ondoren, tropen erretiratzea aurrera dezakeela jakinarazi du Nicolas Sarkozyk
  • Formazio guneetan segurtasun neurriak betetzen ez badira aterako dituzte militarrak
Afganiar batek entrenamendu base batean lau soldadu hil eta hamasei zauritu izanak auzitan jarri du Frantziako tropek Afganistanen duten zeregina. Nicolas Sarkozy presidentearen erantzuna erabatekoa izan da: Afganistango armadarekin partekatzen dituen operazio militar guzti-guztiak eta haiek trebatzeko lanak bertan behera geratu dira, eta herrialde hartan duen misioa ere bai, afganiar soldaduen formazioak aparteko arriskurik ez dakarrela ziurtatu bitartean.

Presidentetzarako hauteskundeak hiru hilabetera dituela, erabaki «zaila» hartu du Sarkozyk, baina ez du dudarik egin: «Segurtasun baldintzak ez badira argi ezarrita geratzen, armada frantziarrak itzulera aurreratuko du, eta, bitartean, operazio guztiak eten egin ditugu». Erretiratzea 2014rako dago hitzartua.

Sarkozyk Gerard Longuet Defentsa ministroa eta Adouard Guillaud almirantea «berehala» bidali ditu frantziarrek geratzeko beharrezkoak dituzten baldintzak bermatzen direla ziurtatzera. Zer gertatu den ikertu, eta jakinarazi beharko dute baseetan segurtasun neurriak zertan diren horrelakoak saihesteko. Sarkozyk hilaren 27an hitz egingo du gaiaz Hamid Karzai Afganistango presidentearekin duen bileran, eta, seguruenik, orduan jakinaraziko du erabakia, presidenteak berak jakinarazi duenez.

Alain Juppek Atzerri ministroari, ikerketarik behar izan gabe, argi geratu zaio herenegun gertatutakoa segurtasun baldintzarik gabe egotearen ondorio izan dela. Haren ustez «hilketa bat» da, borrokan hildakoekin zerikusirik ez duen ekintza, Kabisako Gwan basearen barruan gertatu zen eta, soldaduentzat berez leku seguruenean. Goizaldean Afganistango uniformez jantzitako batek tiroz hil eta zauritu zituen soldaduak afganiarrak entrenatzen ari ziren. Entrenamenduaren buru zen kapitaina oso larri dago.

Defentsa ministro Longuetek nabarmendu duenez, gainera, frantziarrak armatu gabe zeuden tiroketa gertatu zenean. Zehazki, korrika saio bat egiten ari ziren, entrenamenduko lehen ariketa. Ustezko hiltzailea berehala atxilotu zuten, eta oraingoz ez dute jakinarazi infiltratutako talibana den edo susmorik egoteko arrazoirik ez zegoen afganiar soldadu bat.

Frontetik kanpo hildako soldaduak asko dira. Iaz bakarrik, 36 soldadu hil ziren afganiarrak formatzen ari ziren bitartean; azkena, ez da orain dela asko. Abenduaren 29an entrenamendua jasotzen ari zen soldadu afganiar batek bi legionario frantziar hil zituen. Afganistango Gobernuak ohar batean jakinarazi du gisa horretako hilketak eragozteko estrategia bideratuko duela, NATOren laguntza «ezinbestekoa» delako gerrari aurre egiteko.

NATOko buruzagiak garrantzia kentzen saiatu dira, ordea. Anders Fogh Rasmussenek gertaera bakana dela esateari eutsi dio. «Eguneroko errealitatea da 50 herrialdeetako ISAFeko 130.000 kide —NATOk Afganistanen duen misioa— 300.000 soldadu afganiar entrenatzen aritzen direla». Sarkozyrentzat, berriz hori baino gehiago da. «Afganiarren lagunak gara, baina oso larria da; ezin dugu inolaz ere onartu soldadu frantziarren kontra tiro egitea».

Frantziak urrian 200 soldadu etxeratu zituen, eta handik gutxira beste 200 ateratzea zeukan pentsatua, atzokoa gertatu aurretik. 2012rako Afganistanen mila soldadu inguru gutxiago izatea zen asmoa. Frantziak Afganistanen 2001etik ditu tropak, gerra hasi zenetik, eta NATOren estrategiak markatutako erretiratze plana zuen. Orain urtea amaitu baino lehen egitearekin mehatxatu du. Ikusi beharko da adierazpenak zertan geratzen diren. 
**************
Defensa demora al menos seis meses el inicio de la retirada de Afganistán
El ministro de Defensa, Pedro Morenés, saluda al gobernador de Bagdhis, ayer en Qala-i-Naw.- I. GÓMEZ (EFE), 
  • Se llevará a cabo de forma "escalonada y progresiva"
  • Solo un 10% de los soldados regresarán este año
  • El Gobierno de Zapatero afirmó el inicio de la retirada para el primer semestre
  • A finales de mes, décimo aniversario del comienzo de la misión.
RTVE.es / EFE, 16.01.2012.
***************************************
Para el nuevo Gobierno del PP tampoco hay guerra en Afganistán, donde España seguirá medio año más. ELPAÍS.com, 20/01/2012


****************************************************
¿Qué hacemos en Afganistán?. MIGUEL ÁNGEL AGUILAR, ELPAÍS.com, 17/01/2012.
****************************
Afganistanen bakea bideratzeko, AEBentzat beharrezkoa da Pakistanen giroa baretzea. Mikel Rodriguez, Berria,info, 2012-01-20.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...