2011/12/26

Kubako Gobernuak 2.900 presoen indultua iragarri du

ARRAZOI HUMANITARIOENGATIK

EITB Erredakzioa, 2011/12/24

  • Raul Castro Asanblea Nazionalean.
Kubako Gobernuak Estatuaren aurkako krimenaz salatutako 2.900 preso askatuko dituela adierazi du, arrazoi humanitarioak direla eta. Gainera, Raul Castrok, Kubako presidenteak, 86 atzerritarren liberazioaren berri ere eman du, Asanblea Nazionalean eman duen hizketaldian. Bertan, migrazio politika murriztailean pixkanakako aldaketa egiteko asmoa duela berretsi du, baina ez du xehetasunik eta eperik eman.
Estatuko Kontseiluak onartutako indultua adierazi du Kastro presidenteak, azken hamarkadetako handienetarikoa. "Keinu humanitario eta subiranoa" bezala definitu du Kastrok, "ezarritako politikari" eta "familiartekoen eta instituzio erlijiosoen eskariei" erantzunez, eta "iraultzaren eskuzabaltasuna eta indarra" erakutsiz.
Indultuak datozen egunotan izango dira erakingorrak, eta salbuespen batzuk ezik, neurriak ez dira delitu hauek burutu dituztenentzat izango: espioitza, terrorismoa, hilketa, droga-trafikoa, pederastia eta biolentzia, lapurreta etxebizitza batean, adin txikikoen aurkako bortxaketa eta ustelkeria. Bestalde, hauengan izango da eraginkorra: 60 urte baino gehiago dituzten presoak, gaixo daudenak, kartzelara eraman zituztenaz gain aurrekari gehiago ez dituzten eta birgizarteratu daitezkeen emakume eta gazteak.
Erabaki honetan bi eragile izan ditu kontuan Kubako Gobernuak; alde batetik, Aita Santuak, Benedicto XVI-ak martxoan egingo duen bisita, eta bestetik, Kubako zaindariaren, Kobrearen Karitatezko Ama Birjinaren, aurkikuntzaren 400. urteurrenaren ospakizuna.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...