2011/12/26

Espainiako zentral nuklearrek erresistentzia probak gainditu dituzte


NUKLEARREN SEGURTASUNA.

EITB Erredakzioa, 2011/12/23

Hala ere, Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak "hobekuntza garrantzitsuak" exijitu dizkie, "muturreko egoera batean erantzuna hobea izan dadin".

Garoñako zentral nuklearra.

  • Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluaren batzarrak Espainian martxan dauden zortzi erreaktore nuklearren erresistentzia proben azken txostena onartu du, txosten horrek jasotzen duenez, zentral guztiek Europar Batasunaren eskakizunak betetzen dituzte, baina hainbat hobejuntza egitea exijitzen diete.
Carmen Martinez Ten Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluko presidenteak prentsaurrean azaldu duenez, "instalazio horien segurtasunean ez dute gabezia nabarmenik atzeman".
Hala ere, "muturreko egoeraren baten aurrean erantzuteko gaitasuna areagotu dadin", Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak "hobekuntza garrantzitsuak" exijitu dizkie 2012tik aurrera.
Energia eletrikoaren galeran eta bero hobietan eskatu dizkie hobekuntzak, baita larrialdien antolaketan, istripu gogorren aurreko prestaketetan edota erregaiaren biltegiratzean ere. 
Aldaketak horiek martxan jartzeko inbertsio handia egin beharko dute zentral nuklearrek. Larrialdiak kudeatzeko zentro alternatibo bana eraiki beharko dute. Horrez gain, "24 orduko epean edozein zentraletan izan daitekeen istripu bati aurre egin ahal izateko materiala eta giza baliabideak dituen" larrialdi zentro bateratu bat eraikiko dute Madrilen.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...