2011/12/26

Hamarnaka hildako Sirian, errepresioaren eraginez


EITB Erredakzioa, 2011/12/20

Bachar al Asaden aldeko manifestariak.
Bachar al Asaden aldeko manifestariak. Argazkia: EFE
Gutxienez 40 zibil hil dira Sirian, horien artean, bi adingabe, Bachar al Asaden aldeko indarren errepresioaren eraginez, hala jakinarazi du Siriako Giza Eskubideen Behatokiak.
Biktima horiei Siriako hamarnaka soldaduren heriotza gehitu behar zaie, euren postuetatik ihes egiten saiatu diren unean Armadak tiro eginda hil dira.
Ihes egitea lortu duen soldadu batek GIza Eskubideen Behatokiari jakinarazi dioenez, 60-70 bat soldaduren gorpuak ikusi ahal izan ditu.
Siriak gaur sinatu du herrialdera ikuskatzaileak igortzeko Liga Arabiarrak proposatutako idatzia, Kairon izandako ekitaldi batean egin da sinadura. Baina, keinu horrek ez du oraingoz, erregimenaren aldeko oldarkeria geldiaraztea lortu.
Joan den martxoaren erdialdetik, 5.000 pertsona baino gehiago hil dira Sirian erregimenaren errepresioak eraginda, Nazio Batuen azken datu ofizialen arabera.
NBEko Batzorde Orokorrak, hain zuzen, Sirian martxoaz geroztik izandako Giza Eskubideen urraketa "larriak" salatu eta gaitzesteko idatzia onartu du, gehiengo nabarmen baten babesarekin.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...